Noli me tangere - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Noli me tangere – 82/806

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

12,5 x 17,3 cm (papera) 9,9 x 14,9 cm (irudia)

Vte Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/806

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Serieko azken marrazkia, Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko hamabosgarren geldialdia lantzekoa.

Pasarte honetan Maria Madalenaren aurrean ageri da Kristo berpiztua. Ohi duenez, ukenduen txarroa du ondoan Maria Madalenak. Jauntzat hartuta, besoak zabalduta, geldirik geratu da Jesusen aginduzko keinuaren aurrean. Halaxe esan dio Jesusek: "Ez nazazu ukitu, (...) oraindik ez bainaiz Aitarenera igo" (Juan XX, 11-18).

Ebanjelioaren arabera, nekazari itxurarekin azaldu zitzaion Kristo Madalenari, baina Vicente Lópezek ez zuen kontu hori aintzat hartu, Berpizkundearen zutoihal garailearekin irudikatu du Kristo, gero Gamborinok aitzur handi bihurtuko zuen zutoihalarekin, alegia.

Correggioren obraren konposizioa gogorarazten duen eszena hau baso alde batean gertatzen da, Marien irudiekin osatzen da; egunsentiko lehen argiekin hilobirantz ari dira gerturatzen Jesusen hilotza baltsamatzeko, aingeru batekin egin dute topo eta honek esan die, zaindari bat ondoan lo dagoela, berpiztu egin dela Gurutziltzatua.

Marrazkia eta xehetasunak serieko beste irudietakoak baino finago eta hobe landuta daude. Nola irudi nagusiak hala hondoko taldea eta zuhaitzak berak Vicente Lópezek jada gaztetandik erakutsi zuen eta menderatu zuen teknika apartaren erakusgarri dira, eta berdin gertatzen da margolariaren ibilbidean zehar bigarren mailakotzat hartuak diren gisa honetako lanekin ere. (José Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 64-65, fig. n° 27.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 138-139.