Medailoi handia figurarekin edo Evaren ametsa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Medailoi handia figurarekin edo Evaren ametsa

Durrio, Francisco

Valladolid, 22/05/1868 - Paris, 30/08/1940

Zeramika beiratua

71,3 x 66,5 x 5,3 cm

Monograma (eskuineko beheko angelua)

c. 1908

82/114

Quintín de Torre jaunaren dohaintza 1958an

Sinbolismoa hainbat bidetatik sartu zen euskal sortzaileek XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran landutako artean, baina Francisco Durrioren ekarpena izan zen bide horietan aberasgarri eta originalena. Durriok bere lanetan adierazitako planteamendu formalen ugaritasun eta indarraren oinarria Paul Gauguinekin izandako adiskidetasuna izan zen; hain zuzen ere, bilbotarrak bizi guztian zehar altxor sakratu baten modura gorde eta praktikatutako kredo artistiko bat jaso zuen harengandik. Bi artistek Parisen izan zuten harreman estuena, 1893 eta 1895 bitartean, Gauguin Tahitiko lehen bidaiatik itzuli eta Markesa uharteetara abiatu aurretiko tartean. Ideia artistikoak ez ezik, beste opari bikain bat ere egin zion Gauguinek Durriori: olioak, akuarelak, marrazkiak, grabatuak eta eskulturak, euskal artistak egia artistiko argitu baten lekukotza modura gorde eta Montmartreko bere etxe txikitik artista gazteei Gauguinen koherentzia, lan eta ikerketa artistikoaren berri emateko erabili zituenak.

Zalantzarik gabe, Durrio aitzindaria izan zen Gauguinen jarraitzaile gazteen artean, Durriok harrezkero Gauguuin maisutzat hartu baitzuen. Gauguinek zeramika, objektu apaingarriak ez ezik, artelanak sortzeko moduko materialen mailara eraman zuen, eta, bilakaera horrekin, lehen urratsa eman zuen eskultura margotuak lantzeko, harriaren eta brontzearen zurruntasun fisikoaren nahiz egurraren inpostatze eta iragankortasun kromatikoaren mendekotasunetik kanpo. Durriok bide hari heldu zion, eta 1895-1896rako zeramikazko hiru ontzi monumental landu zituen Lekeitioko Abaroa jauregirako (Bizkaia). Lan horietan, amets gaizto batetik bezala ateratako giza aurpegi exotiko eta animalia artegagarrien (sugeak, hegaztiak eta batrazioak) erreferentziek izugarrikeriaren nolabaiteko ideiatik abiatuta errealitate ez-ikusgarriak adierazteko asmoa transmititzen dute. Osagai sinbolikoa txertaturik zuten, baina errealitateko pasarteekin osaturik egon arren, multzo gisa, inkontzientearen mundu paraleloari egiten zioten erreferentzia, Non irudiak, modu subliminalean mintzo diren (sub-lime, kontzientziaren mugaz azpitik), erakusten dutenaz bestelako zerbaitetaz.

Nolanahi ere, Durrio laster aldendu zen bolumen handiko ikonografia zakar horretatik, erabat alboratu ez bazuen ere, eta neurri txikiagoko obrak lantzen hasi zen, giza irudian oinarrituak. Hala, hainbat urtez zilargintzan buru-belarri jardun ondoren (1898-1904), pieza sorta bat egin zuen, horien artean, Medailoi handia irudi batekin o Evaren ametsa.

Zeramika beiratu batean gainaldean, ia lau eta ia zirkularra dena, soslaiz ikusten da emakumezko irudi biluzi baten behe-erliebe bat. Emakumezko irudia jarrera fetalean dago, besoak belaunetan eta burua besoen gainean bermatuta dituela; emakumea lo dago, eta suge bat du garondoan zelatan, erasorako prest, itxuraz. Narrastiak, emakumearen gorputza ia erabat inguraturik -isatsa oinetatik hurbil, gorputza haren bizkarrari itsatsita, bien buruak altuera berean-, agerian du emakumearen lepoa, aurpegian eta besoetan zabalduta baitu hark ilea. Era horretako gai ikonografikoak bitxigintzan ere erabiliak zituen Durriok aurretik.

Forma obalak halako lore-kusku tankera ematen dio piezari, eta horrek, emakumearen jarrerarekin batera, enbrioi fasearen, jaiotzaren, dena bestelakoa bihurtuko den unearen sentsazioa iradokitzen du. Bibliako gaiaren berrinterpretazioa da, baina sugea eta emakumea direla protagonista bakarrak. Lo dagoelarik kontzientzia abandonatuta ageri da Eva, sugearentzat egoera ahul ezin egokiagoan, eta, hala, hura inguratzen du piztiak, erasoa jotzeko prest. Ez dio Evak sagarrari kosk egingo, sugeak Evaren garondoari baizik. Beste era batera esanda, arrazoiaren loaldian daude arrisku izugarriak, aurrez Francisco de Goya eta Honoré de Balzacek ohartarazi zutenez.

Emakumearen gorputza modu klasizistan modelatuta dago, Michelangeloren, Celliniren eta Pisanelloren tankeran: lerro mehe delikatuak erabiliz ongi zehaztutako gorputza da. Medailoiaren kromatismoa okre argi horixka da, kolore amniotikoa, eta erliebeen lerroek itzalak eta argiuneak eratzen dituzte. Okrean ñabardurak sumatzen dira, pieza labean egostean suak gainalde esmaltatu guztian berdin ez eragitearen ondoriozkoak.

Bere obraren emaitzaz harro, Durriok haren hiru bertsio berdin egitea erabaki zuen: honako hau, zeramikaz; beste bat, brontzez, eta hirugarrena, letoi leunduz. Piezak bikoizteko edo hirukoizteko joera hori ohikoa izan zen artistarengan. Museoak artista honen etapa hartako beste pieza bat ere badu: Iturri bat (82/113. inb. zenb.). [Javier González de Durana ]

Bibliografia hautatuta

  • El Modernismo en España [Cat. exp.]. Madrid, Dirección General de Bellas Artes, Comisaria General de Exposiciones, 1969. p. 122, n° cat. VIII-56.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Paco Durrio III. Bilbao, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, 1973. p. 14.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1975. p. 312.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 378.
  • Marín-Medina, José. La escultura española contemporánea, 1800-1978 : historia y evaluación crítica. Madrid, Edarcón, 1978. p. 74.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 160. (Con el título Gran medallón con figura).
  • Plessier, Ghislaine. "Un ami de Gauguin : Francisco Durrio, 1868-1940 : sculpteur, ceramiste et orfèvre", Societe de l'Histoire de l'Art français. 1982. p. 212.
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. "El escultor Francisco Durrio, 1868-1940 : epistolario, catálogo y notas sobre su vida y obra", Kobie : bellas artes, n° 5. 1988. p. 165.
  • Escultores y orfebres : Francisco Durrio, Pablo Gargallo, Julio González, Manolo Hugué [Cat. exp.]. Valencia, Bancaja, 1993. pp. 96, 190, n° cat. 3.
  • Lasterra, Crisanto de. "En París con Paco Durrio", Urtekaria 1993 : asterlanak, albistak = Anuario 1993 : estudios, crónicas. 1994. p. 74.
  • Sánchez-Pacheco, Trinidad ... [et al.]. Cerámica española. Madrid, Espasa-Calpe, 1997. p. 525.
  • Der Blaue Reiter und das Neue Bild, 1909-1912 : von der ”Neuen Künstlervereinigung München” zum ”Blauen Reiter” [Cat. exp.]. München, Prestel, 1999. p. 341, n° cat. 99.
  • Confines : miradas, discursos, figuras en los extremos del siglo XX [Cat. exp.]. Madrid, Comunidad de Madrid, Dirección General de Archivos, Museos y Bibliotecas, 2000. pp. 112, 196.
  • Vivas, Antonio. "Paco Durrio, 1868-1904", Revista Internacional Cerámica, n° 95. 2005. p. 80.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 53-55.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 53-55.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 128-129 n° cat. 88b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 128-129 n° cat. 88b.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 52-54, n° cat. 24c.
  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 154-155, n° cat. 137.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 128-129.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 128-129.
  • Barañano, Kosme María de. Escultura española : siglos XX-XXI [Cat. exp.]. Madrid, Marlborough, 2015. pp. 3, 24-25, il.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 184-187, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 184-187, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 184-187, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 184-187, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 276, 281, n° cat. 158.