Kabuki aktorea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kabuki aktorea

Shun'ei, Katsukawa

Japonia, 1762-Japonia, 1819

Xilografia

31,3 x 14,6 cm

Shun¿ei ga (春,英,画,)

c. 1790

82/768

Katsukawa eskola, XVIII. mendearen azken herenean Shunshoren zuzendaritzapean, Yakusha-e antzerki generoan egon zen espezializatuta, eta hosoban moldeko estanpa bertikalak landu zituen: halakoetan kabuki antzezlariak ageri ziren gorputz osorik, errepertorioko pasarte erakargarrienak irudikatzen. Shunshoren ikasle aurreratua izan zen Shun'ei, haren estiloari eutsi zion XVIII. mendeko azken bi hamarraldietan landu zituen obretan, baina 1791tik aurrera okubi-e estanpak landu zituen antzezlarien aurpegiko hazpegiak lehen planora ekartzeko. Ilustratzaile gisa lan egin zuen kabuki antzerkiari emandako entziklopedia handi batean eta, Katsukawa eskolako artista guztiak bezala, sarritan gerturatzen zen antzezlanen emanaldietara, eta ongi ezagutzen zituen antzezlari asko eta asko. Beste grabatu batzuekin duen antzagatik eta jantzita daraman arropagatik baliteke Ichikawa Monnosuke II.a izatea irudikatutako antzezlaria, Zenjibo monje budista arnegatuaren rola jokatzen, garaiko obra batzuetako --esate baterako, Edo Meisho Midori Soga (1779) eta haren aldaera Edo no Fuji Wakayagi Soga-- pertsonaia Dainichibo gisara mozorroturik. Maruya Jinpachi izan zen estanpa honen argitaratzailea, hark eman zion izena estanpak eta liburuak argitaratu zituen argitaletxe oparoenetako bati. Argitaletxe horren jarduera 1759. urtetik 1872. urtera arte dago dokumentatuta, eta oso luzea da argitaletxe horren zerbitzura lan egin zuten artisten zerrenda, horien artean Utamaroren mailako artista handiak izan zirela. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 216-217, 266-267, n° cat. 70.