José Félix Allende Salazar y Mazarredoren erretratua, infanteriako komandantea, kaleko jantzita - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

José Félix Allende Salazar y Mazarredoren erretratua, infanteriako komandantea, kaleko jantzita

Esquivel y Suárez de Urbina, Antonio María

Sevilla, 1806/03/08-Madril, 1857/04/09

Olioa mihisean

73 x 57 cm

A Esquivel ft. (eskuineko beheko angelua)

1837

69/81

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1952an

José Félix Allende Salazar Mazarredo (Bilbo, 1802 - Madril, 1893) espainiar militar eta politikari ezaguna izan zen. 1837. urtean, urte hartakoa baita erretratua, armadako tenientea zen, eta urte hartan bertan kapitain egin zuten eta hilabete gutxiren buruan komandante. Orduan teniente bazen ere, kaleko jantzita paratu zen Esquivelen aurrean, txaleko marradunarekin, lepo inguruan zapi zabalarekin eta lebita lodi ilun erosoarekin. Ongi moztutako bibote eta kokospeko horia ditu eta Fernandoren garaiko modari jarraiki, "à coup du vent"eran dago orraztuta. Busto luzearen formatua duenez eta uniformez jantzita ez dagoenez, eremu pribatura mugatzen den erretratua dela esan genezake. Zehatz eta argi eta garbi landua, Esquivelek ongi asko jakin zuen modeloari gertutasun eta sakontasun psikologiko handia ematen, zaldunaren begirada oso adierazkorra baita eta margolan honen norako intimoa azpimarratzen baitu.

Izan ere, apaingarri dituen bi kondekorazioren bidez baizik ez dio Allende Salzarrek ikusleari ematen haren izaera militarraren berri. Paparrean, Isabel Katolikoaren Real y Americana Orden delakoaren xingola, Esquivelek erretratua izenpetu eta urtebete geroago eman ziotena eta beraz erantsia behar duena, eta bularraren gainean brodatuta, Cruz Laureada de San Fernando delakoa, azken hori soilik karrerako militarrei eman ohi zaiena.

Baldomero Esparterok Allende Salazar bultzatu zuen garaikoa da erretratua, Esparteroren eraginpean egin baitzuen Allende Salazarrek gora. Artistak berak ere Fernandoren absolutismoaren aurka egin zuen, eta ongi samar nabari da erretratatuaren eta berau babestuko zuen Esparteroren ildo politiko bertsuaren baitan zebilela artista, azken horri ere erretratu esanguratsu batzuk egin baitzizkion.

Bada margolan honen kopia bat, Arte Ederren Museoak berak 1952. urtean Enrique Nieto Ulibarriri (1890-1963) eskatua jatorrizko obraren lekuan jartzeko, Bizkaiko Aldundiko Lehendakaritzan jartzeko, jatorrizko margolana Museora eraman zenean.

[Carlos G. Navarro, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • III Congreso de Estudios Vascos : catálogo exposición de arte. Guernica, Excelentísima DIputación de Vizcaya, 1922. p. 1, n° cat. 10. (Con el título Retrato de don José Allende Salazar y Mazarredo)
  • Exposición de retratos del siglo XIX : catálogo-guía [Folleto]. Bilbao, Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1946. n° cat. 70. (Con el título Retrato del Teniente General D. José Allende Salazar y Mazarredo)
  • Pantorba, Benardino de. "Antonio María Esquivel", Arte Español : revista de la Sociedad Española de Amigos del Arte, Segundo Cuatrimestre. 1959. p. 170. (Con el título Retrato del teniente general D. José Allende-Salazar y Mazarredo).
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 38, n° cat. 81. (Con el título Retrato del General Allendesalazar, y atribuido a Antonio María Esquivel)
  • "El retrato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Erretratua Bilboko Arte Eder Museoan", Guía de Exposiciones, n° 293. 2000. n° cat. 16. (Con el título Retrato del general Allendesalazar)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 54-55, n° cat. 6.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 54-55, n° cat. 6.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 54-55, n° cat. 6.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 138-140, n° cat. 13. (Con el título Retrato de José Félix Allende Salazar y Mazarredo, comandante de infantería, de paisano)