Itzurun hondartza, Zumaia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Itzurun hondartza, Zumaia

Barroeta Anguisolea, Juan de

Bilbao, 10/10/1835 - Bilbao, 10/04/1906

Akuarela eta arkatza paperean

28 x 39 cm

J. deBª. (eskunieko behe erdialdea)

1880

82/679

1946an eskuratua

1860. hamarraldian landu zituen akuareletan jada teknika ongi menderatzen zuela erakutsi zuen Juan Barroetak. Teknika hori hobetuz joan zen mendean aurrera egin ahala, eta ia soilik paisaiak lantzeko erabili zuen. Izan ere, halako errealismoarekin landu zituen paisaiak zalantzarik gabe Carlos de Haes lagunak eraginda, elkarrekin margotzen baitzuten uda partean Bizkaian.

Bere herrialdeko bazterrak izan ziren Berroetaren paisaietan protagonista, eta beraz, Zumaiako Itzurun Hondartza izenburuko margolana eta Siziliako herri batzuen paisaiak salbuespen dira egile honek aukeratu zituen motiboen artean. Baina argi dago 1880ko hamarraldian interes berezia izan zuela paisaien mundu horretan hondartzak irudikatzeko.

Aztergai dugun margolan honetan orbanekin eta hutsuneekin (papera agerian utzirik) jokatzen du Barroetak Zumaiako Itzurun hondartzako flyscheko itsaslabarrei berezkoak zaizkion argi eta itzal efektuak eskaintzeko, egile honek akuarela erabiltzeko orduan zuen iaiotasun aparta agerian utzirik. Baliabide bera antzematen da garai hartan landu zituen beste konposizio batzuetan, esate baterako Arriluzeko haitza izenburukoan (1881).

Zumaiako Itzurun hondartza izan liteke 1891ko abuztuko jaietan zehar Bilboko Santiago elizako dorrea eraikitzen amaitzeko dirua biltzeko xedean egin zen tonbolari oparitu zizkion bi akuareletatik bat. Barroetak Zumaiako ikuspegi bat eta Nerbioi ibaiaren bokalearen oroitzapen historikoa izenburukoa (1869) jarri zituen tonbolan. Ez zen antzeko ekitaldietan bere eskuzabaltasuna erakusten zuen aurreneko aldia izan, antzera jardun baitzuen beste ekitaldi batzuetan. 1888an, eraikin bera eraikitzeko gastuak ordaintzeko xedearekin egindako tonbola antolatzeko batzordekidea izan zen, eta bi olio pintura eman zituen tonbola horretan zozketatzeko. Eta 1879an, Anselmo Guinearekin eta Adolfo Guiardekin batean, obra bat eman zuen urte hartan Murtzian izandako uholdeek kaltetuentzako laguntza biltzeko enkantean erabiltzeko. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Marrodán, Mario Ángel. Panorama de la acuarela vasca : [LXXV exposición colectiva de la Agrupación de Acuarelistas Vascos]. Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1988. p. 113. n° cat. 41
  • Larrínaga Bernárdez, José Antonio. Juan Barroeta Anguisolea, 1835-1906 : retratista de Bilbao del siglo XIX. Bilbao, José Antonio Larrínaga Bernárdez, 2005. pp. 234-235, n° cat. 24.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 126-129, n° cat. 235.
  • Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa-Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010. pp. 33, 57.
  • Los Rochelt : una familia bilbaína vinculada al arte [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 78, n° cat. 13.