Inro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inro – 82/1045

Anonimo japoniarra

XIX. mendearen bigarren erdia

Lakatua

8,3 x 6,1 x 2,8 cm

Firma apócrifa: Kajikawa saku

XIX. mendearen bigarren erdia

82/1045

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, laka beltzez tratatua eta makie urrekara teknikarekin dekoratua. Japoniar jai sintoista alai bat irudikatzen da. Tenpluko jainkoaren irudia sorbaldetan eramaten dute kaleetan barrena mikosi deritzon kiosko txiki batean aldi baterako instalatzeko. Musika tresna ezberdinak (danborrak, flautak,...) jotzen dituzten musikariek girotzen dute pasartea, eta musikaren hotsean shisi bat ari da dantzan, bi gizonek gainean eramaten duten buru gorriko eta aho artikulatuko lehoia. Jainkoaren indarra irudikatzen du lehoiak eta jaietan ezin falta daitekeen josteta da shisiaren dantza. Urre eta zilarhauts mota eta tamaina ezberdinak nahasita dago landuta dekorazioa.

Beheko estalkian Kajikawa saku irakurtzen den inskripzioa ageri da, hau da, Kajikawak egina. Inroaren munduari emana bizi izan zen lakatzaile familia handi baten abizena da Kajikawa, baina ugari dira izen hori daramaten piezak Kajikawatar batek eginak izan ez badira ere. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 87, n° cat. 56.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 454, 529-530, n° cat. 163.