Ijitoen dantza - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ijitoen dantza

Bilbao Martínez, Gonzalo

Sevilla, 29/05/1860 - Madril, 04/12/1938

Akuarela paperean

58,4 x 78,3 cm

G Bilbao (eskuineko beheko angelua)

c. 1897

82/930

Juan Ángel Larrea jaunaren legatua 1975ean

Gonzalo Bilbao kostunbrismo erromantikoaren berritzaile nagusietakoa da mende arteko lehen erregionalismo sevillarrean. Ondorioz, izaera herrikoia eta pintoreskoa du haren obrak, aurreko belaunaldietako margolariek berenei eman nahi izan zienaren parekoa. Bere pintura kostunbristaren funtsak erromantikoa izaten jarraitzen du, formak eta teknika besterik ez dira aldatzen, eutsi egiten baitio andaluziarra izatearen zentzu guztiz tipikoari. Margolariak irudi erromantiko berritua erakusten du, Sevillako El Burrero tablao flamenkoa, hain zuzen ere. Berez, kafe-kantari bat da, eta besteak beste, Juana eta Concha ahizpa ijito ospetsuak ageri dira bertan, azken hau La Carbonera deitua, Chacon flamenko kantariarekin eta Antonio Perez gitarra jotzailearekin batera.

Irudi bakoitzak bere balioa hartzen du, bakoitza bere keinuekin, jarrerekin eta manerekin, gorputzeko atal adierazgarrienen bidez: aurpegiera eta eskuak. Zazpi pertsonaiek beren jantzi bereizgarriak daramatzate: emakumeek, bost dira antzeztokian zehar banatuak, gona luze eta zabalak dituzte, parpailadunak, eta kolore askotako litsez osaturiko xaltxoak, ilean daramatzaten loreekin konbinatuak; hondoan, gizonak daude, gitarra jotzailea eta flamenko kantaria, azken horrek makila du eskuineko eskuan bere kantuaren erritmo neurriduna zurean markatzeko. Alkandora zuria eta jaka iluna daramatzate biek. Erritu magikoa interpretatzen dute guztien artean, sakratuaren eta profanoaren artekoa, eta hartan, frenesi erritmiko-alai bilakatzen dira dantza, kantua eta esku-zarta. Ohikoa den bezala, antzezpenaren osagarri ez dira falta zorte onaren kapela, lurrean ahoz gora jarria, montera bat bailitzan, eta ardo-dastatzekoak alaitasunaren ardoekin eneazko aulkiaren gainean.

Herentzia neoerromantiko fortuniar jada urrunari jarraiki, Gonzalo Bilbaok ur-kolorea erabiltzen du inguruak bere dituen gardentasunak teknika solte ezin hobearekin azaltzeko: habitat txiki bat tablaoko hauts zurrunbiloan murgildua, lauso samarra, argitasun desberdinarekin eta doinuera irregularrarekin. (Gerardo Pérez Calero)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 35. (Con el título Baile gitano).
  • La vida cotidiana en la pintura andaluza del XIX [Cat. exp.]. Madrid, Banco de Bilbao, 1987. pp. 43-44, 137.
  • Pérez Calero, Gerardo. Gonzalo Bilbao : el pintor de las cigarreras. Madrid, Tabapress, 1989. pp.101, 186 y 190.
  • Pérez Calero, Gerardo. Gonzalo Bilbao : un pintor para una tierra. Sevilla, Caja San Fernando, 1989.
  • Quesada, Luis. La vida cotidiana en la pintura andaluza. Sevilla, Fundación Fondo de Cultura de Sevilla, 1992. p. 319, lám. 390.
  • La Andalucía de Demófilo. Sevilla, Focus, 1993. pp. 45 y 106.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 218-219, 283, n° cat. 56.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 218-219, 283, n° cat. 56.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 218-219, 283, n° cat. 56.
  • La noche española : flamenco, vanguardia y cultura popular, 1865-1936 [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2008. pp. 198, 377.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 74-77, n° cat. 27.