Idittu - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idittu

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritza

176,5 x 82 x 105 cm

1972

09/258

Artistaren dohaintza 2009an

Gaueko jeinu hau animalia itxuraz agertzen da, eta su-lama bat botatzen du gauaren ilunean. Bere itxurak zulatutako enbor afrikar baten antza du. (Zurezko) masa edo bloke trinko bat bezala, zuloak eta sakonuneak zabaldu zaizkio, XX. mendean sustraitu zen husteko teknika baten bidez. Formari dagokionez, obra hau gehien iradokitzen duen piezetako bat da, bertan ez dagoen beste erdialdea ekartzen baitigu gogora. Molde bat izango balitz bezala, zati honek (txarra) bere aurkako zatiak (onak) edo bere beste erdiak edo loturak igortzen duen buruko irudia erakusten digu. Moldeak aukera ematen digu existitzen ez den bere aurkariak izango lituzkeen tontorrak edo irtenguneak irudikatzeko, "organorik gabeko gorputz" bat izango balitz bezala, "gorputza organoez aspertuta dagoelako eta bere aldetik kendu nahi dituelako edo galdu nahi dituelako".

Honako hau forma organikoaren beste adibide bat da, eta digestioaparatua ekartzen digu gogora; bata bestearen gainean muntatuta dauden organoen multzo bat, edota brikolajeko multzo bat, bestela. Organoak, organismoa eta organizitatea. Bestetik, obra honek ondo erakusten du marrazki edo pintura baten bidimentsionaltasuna, planoak gainjarrita baitaude, nolabait Le Corbusier-en pinturetan bezala.

Duotonoak areago indartzen du zulatutako erliebearen sakontasuna, kanpotik gorputz gogor bat eta barrutik, berriz, gorputz bigun eta moldagarri bat balitz bezala; bitan zabaldutako hezurrik gabeko fruta bat balitz bezala. Beltzak sua ekartzen digu gogora, zura belzten duen osagai naturala baita. Sentsuala eta beroa da, baina baita irmoa ere. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 62.
  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 68-71, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 30-31, 124, n° cat. 30.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.