Ichikawa Hakuen II.a aktorea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ichikawa Hakuen II.a aktorea

Hokuei, Shunkosai

Japonia, aktibo 1824 eta 1837 bitartean

Xilografia

37,6 x 25,7 cm

Shunkosai monjin Hokuei ga (春,江,斎,北,英,画,)

1829

XIX. Mendearen lehen heren

82/769

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Ichikawa Hakuen II.a (1791-1859) bere arte ibilbidean erabili zituen beste izen batzuekin ere egin zen ezagun, batez ere Ichikawa Danjuro VII.a izena erabiliko zuen. Kabuki antzerkiko artista leinu ezagunenekoa zen, Ichikawa Danjuro VI.aren semetzakoa izan baitzen eta Ichikawa Danjuro VIII.aren eta Ichikawa Danjuro IX.aren aita. 1807. urteaz geroztik erabiltzen zuen Danjuro izena baztertu eta Hakuen izena hartu zuen 1829an, Osakako eskualdean barrena bira bat egin zuenean; horrexek azaltzen du Edoko antzezlariaren presentzia Hokuei artistak lan egiten zuen Osakan. Hiru urte geroago Ichikawa Ebizo V.a izena egin zuen bere.

Shunkosai monjin Hokuei ga gisa dago sinatuta estanpa, hau da, Shunkosairen ikasle Hokueik marraztuta, Hokueiren maisu izandako eta XIX. mendearen lehen herenean Osakan izandako ukiyo-e arte moldeko artista handiena izandako Shunkosai Hokushuri erreferentzia eginez. Eszena honetan Ichikawa Hakuen ageri da gaizkinaren (otokodate) rola jokatzen, berau baita Natsu Matsuri Naniwa Kagami obran protagonista. Palacio Bildumako Hokueiren beste irudi batean pertsonaia bera ageri da Arashi Rikan II.a antzezlariak irudikatuta. Pasartea bizartegi baten parean gertatzen da, Danschicik bizarra egin berri du bertan presondegitik atera ondoren. Une horretan jazarriak ziren Isonojo eta Kotoura izeneko bi maitale ezagutu zituen, eta guztia kontra izan arren, ihes egiten lagundu zien. Bizartegiko sarrerako errezela edo noren deritzona saguzar batekin dago dekoratuta, eta motibo bera ikus daiteke Danschichiren gerrikoan. Bizartegiko leihoan negozio motaren berri ematen duen letra bat irakur daiteke. Ichikawa Danjuro leinuko antzezlarien mon edo ikur dira hiru lauki zentrokideak. Zurezko ohol bat, Japonian eta Edo Aroan eskuarki mezu ofizialak komunikatzeko erabiltzen bazuten ere, hemen obra iragartzeko afixa bihurturik dago, antzezlari nagusiaren izena, bere rola eta antzezlanari buruzko beste kontu batzuen berri ematen du. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 320-321, n° cat. 96.