Herakles erasoa jotzen, hankak gurutze forman jarririk - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Herakles erasoa jotzen, hankak gurutze forman jarririk

Anonimoa, III. mendea, K.o.

Brontzea

6,36 x 3,80 x 1,2 cm

82/893

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Heraklesen irudia, zutik. Hankak zabalik dauzka, eskuinekoa atzera eramana eta zuzen, ezkerrekoa aurrera eramana eta tolestuta, gorputzak bi hanken arteko ardatzaren gainean hartzen duela atseden. Muskulatura leun batez dago irudikatuta anatomia, haur batena dirudi. Ezkerreko besoa zuzen aurreratuta du sorbaldaren luzapena balitz bezala, eta forma zuzeneko leonteari eusten dio. Eskuineko besoa ere horizontalean du jarrita, besaurrea gorantz tolestuta. Bi eskuak falta zaizkio, eta beraz ez dago jakiterik zer arma eramango zituen. Proportzioz neurritsua du burua, ahoa ongi marraztua, sudurra lodia eta begiak biribilak. Kopetatik garondorantz luzatzen diren ildo sakonen bidez ditu irudikatuta ileak, eta punta zorrotz bat eratzen dute buruaren gainaldean.

Ongi landutako pieza da, kalitate handikoa. Bertan aipagarria da kopetaren gainean duen punta hori, hurrengo ale batzuetan ere errepikatzen dena eta, itxuraren arabera, interpretazio bat edo beste ematen zaiona. Hanken jarreragatik eta orrazkeraren forma orokorragatik, Veronako Arkeologia Museoko brontze batekin antz handia duela esan behar dugu; kasu horretan, kopetaren gaineko punta bertikal hori, erabat murriztutako leonte baten aztarnatzat hartua da, edo huntzaren hostoz egindako koroa baten arrastotzat. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 244-246, n° 36.