Gimme Shelter - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gimme Shelter

Badiola, Txomin

Bilbao, 10/03/1957

Zurezko eraikuntza, argazki-kopiak, argizko errotulua, oihalezko errezelak, 2 monitore, 2 DVD-disko eta 10 Jacobsen-aulki beltzak

385 x 570 x 350 cm

1999

02/71

2002an eskuratua

Gimme Shelter lanak Rolling Stones musika-taldeak 1969an egindako birari buruzko dokumentalaren izenburua darama. Dokumentalean bertan ikusi egiten da segurtasun-zaintzaile moduan kontratatutako Hell¿s Angels (Infernuko aingeruak) motorzale-taldeak gazte beltz bat hiltzen duela kontzertuan, taldea Sympathy for the Devil abesten zegoenean. Badiolaren lana espazio eskultoriko konplexu moduan sortu da, eta, aldi berean, argazkia, bideoa, diseinua eta arkitektura egituratzen ditu. Gimme Shelter lanak gelaxka itxurako egurrezko egitura dauka osagai, eta deseraketa moduan agertzen da. Instalazio horrek jarrera aldatzeko, parte hartzeko eta anbiguotasunez betetako espazioan nora ezean ibiltzeko eskatzen die ikusleei, irudien eta musikaren errepikapenetan murgildu daitezen. Barruan sartzeko, ikurrinaren, Euskadiko bandera ofizialaren zeharkako barrak dituzten errezel beltzak zeharkatu behar dira. Bertan, bi monitorek zenbait narrazio eskaintzen dituzte, hau da, Pasoliniren Salo, Godarden Weekend eta Fassbinderren Hirugarren belaunaldia filmetako elkarrizketak eta soinu-bandak daude entzungai, ikono artistikoekin eta zenbait nortasunzeinu ironiaz zalantzan jartzen dituzten pertsonaiekin nahastuta. Badiolak Jean-Luc Godard aipatzea dauka gustuko: "Nire helburua ez da ezer komunikatzea, norbaitekin komunikatzea baino". [Silvia García Lusa]

Bibliografia hautatuta

  • Txomin Badiola, 96-06 : la forme qui pense = The thinking form [Cat. exp.]. Saint-Etienne Métropole ; Clermont-Ferrand, Musée d'Art Moderne ; Un, Deux... Quatre Editions, 2007. pp. 104-107.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 124-125, n° cat. 53.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 191-192.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 191-192.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 191-192, n° cat. 109b.
  • Txomin Badiola : otro Family Plot [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2016. pp. 119-128, 274, n° cat. 37.
  • Txomin Badiola : another Family Plot [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2016. pp. 119-128, 274, n° cat. 37.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 810-811, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433, il.