Fauno zauritua, satirak osatua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Fauno zauritua, satirak osatua

Spranger, Bartholomeus

Anberes (Belgika), 1546-Praga,1611

Tinta beltza pintzelaz eta gouache zuria

25,1 x 21,5 cm

P. (eskuineko beheko angelua, tinta beltzez)

c. 1590

XVI. Mende amaiera

82/827

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1952an

Spranger-ek konposizio manierista aurkezten du marrazki bikain honetan, mitologia klasikoko espinarioko ikonografiarekin loturik dagoena. Ia espazio osoa hartzen dute jarrera behartuetan irudikatutako lau irudiek, tentsio dramatiko handia sortuz, horixe izanik margolariaren azken ekoizpenaren bereizgarria. Betaurrekoak daramatzan satira bat oinetik arantza ateratzen ari zaio zauriturik dagoen faunoari , aurrez aurre eta biluzik dago faunoa, bikain irudikatua, egileak gorputzaren ezagutza handia zuela erakutsiz, eta haren handitasuna are nabarmenagoa da beheko ikuspegitik egina izateagatik.

Spranger-ek Erroman ikasi zuen tinta beltzez eta gouache zuriz marrazteko teknika, eta bere adierazpide hoberenetako bilakatu zuen, haren bidez lortuz bere pinturek ez duten indarra.

Grisaila baten izaera piktorikoa lortzen du emaitzak, eta askotariko grisen sorta eragiten dute zurien eta beltzen arteko maila desberdinek. Tinta beltzen gainean zuria jarrita lortu dira grisak, eta horri esker, gorputzak bikain modelatuak daude, difuminatu arinaren itxura emanez.

Bruselako Antzinako Arte Museoan kontserbatu da sangina arkatzez egindako marrazki bat, 1590eko data duena eta Spranger-ek sinatua, konposizio alderantzikatu horrekin berarekin (25,4 x 20,3 cm). Iritsi zaigun Jan Muller (1571-1628) holandarraren grabatu batean ere (27,7 x 25 cm), argien eta itzalen tratamendua oso antzekoa da Bilboko Museoko marrazkiarenarekin alderatzen badudu, eta horrek pentsarazten digu ispiluko eredu gisa erabiliko zuela agian. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos)

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 177, n° cat. 53-a. (Con el título Hombre, mujer y dos sátiros, y atribuido a Bartholomeus Spranger)
  • A través del claroscuro : luz y sombra en el dibujo del siglo XVI al siglo XX [Cat. exp.]. Valencia, Fundación Bancaixa, 1996. pp. 28-29, 106-107, 233, n° cat. 5.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 32-35. (Con el título Fauno herido curado por sátira)