Eserita dauden figura handiekin apaindutako muntagadun tximinia egiptoarra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eserita dauden figura handiekin apaindutako muntagadun tximinia egiptoarra

Piranesi, Giovanni Battista

Mogliano (Italia), 1720/10/04-Erroma, 1778 /11/09

Akuafortea paperean

34,7 x 48,9 cm (papera) 24,9 x 39,1 cm (orbana)

Piranesi (ezkerreko behe-angelua)

1769

93/3

1993an eskuratua

Diverse maniere dadornare i cammini obrako hamaika tximinia egiptoarretako bat da. Bertan Piranesik inoiz baino gehiago erabiltzen du giza irudia, lehen planoan protagonismoa emanez, haren grabatuen corpusean hori ohikoa ez izan arren, gehienetan pertsonaiak kontrapuntu hutsa baitira monumentuen eskala handia adierazteko, eta horrenbestez, berariazko presentziarik gabe, gehienetan ez dira batere nabarmentzen. Honetan, irudia, arkitekturaren zerbitzura, laukizuzenetan, karratuetan eta piramide moztuetan oinarritutako konposizio egitura geometrikoaren arabera aurkezten da. Irudi egiptoarrak, nemez eta shentiz estaliak, kariatide bilakatzen dira alboetako dekorazioetan. Alboetara begira dauden bi irudik, berriz, hieroglifikoez apaindutako bankuetan eseriak, zutoinak edo tximinia alboak osatzen dituzte. Haien oinen ondoan Anubis jainkoa, txakur buruarekin. Erlaitzaren gainean eskarabeo handia du buru errepertorio sinboliko honek, betiereko bizitzaren sinboloa faraoien Egipton, etruskoen eta erromatarren kutuna ere izan zena, haien artea defendatzen baitzuen grabatzaile veneziarrak. Eskarabeoaren bi aldeetan Amonen sinboloa, gabirai lumak eta ahari adarra dituen eguzki diskoa. Kobra sakratuek ematen diote errematea, faraoiaren erregetasunaren eta jainkotasunaren sinbolo, tximinia alboen markoari eta txanbranari. (Rosa Vives, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 78-79.