Erreka-ibar bat. Picos de Europa. Asturias - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Erreka-ibar bat. Picos de Europa. Asturias

Haes, Carlos de

Brusela, 27/01/1826 - Madril, 17/06/1898

Olioa kartoiari itsatsitako paperan

25 x 35 cm

c. 1874-1875

69/123

Jaime Morera y Galicia jaunaren dohaintza 1915ean

1874ko ikasturtea amaitu zenean, José de Entrala eta Aureliano de Beruete ikasleak lagun,Europako Mendietako mendialdera abiatu zen Haes pintatzeko paraje erakargarriak aurkitzera.

Europako Mendien bi isurialdeetako paraje ugari margotu zituen, oso erregistro zabala islatu zuen, berehalakoan ezagutzen diren paisaiak, esate baterako Pajaresko mendatearen inguruko gailurren paisaiak edo Mancorboko Kanala Andara mazizoan, eta horren ezagunak ez direnak, esate baterako margolan honetan irudikatutakoa, behe edo goi mendiko edozein lekutatik hartua izan daitekeena. Era berean, eredu horri erantzuten diote 1875eko hurrengo udan Nafarroako Altsasu herrian landutako obrek: lehen planoa moztutako irudiak dira, argitutako alboetako bi masatan oinarrituak, masa horiek mugatu eta nabarmendu egiten dutela konposizioa sakonean irekitzen duen diagonala.

Horiekin ere bat dator erabilitako gama kromatiko eskasari bagagozkio, protagonismo handia ematen baitio paleta nabarrari, gardentasunak aukera ematen diolako azalera hezeak, lur sustraidunak eta konposizioa goiko aldetik ixten duen baso trinkoko zuhaitz enborren azalen zimurtasunak iradokitzeko. Horri guzti horri argi joko berezia gehitzen zaio, ezkerretik argitzen du irudia, nabarmendu egiten ditu alderik alde ibilguaren ohantze harkaiztsua eta bihurria eratzen duten arrokak, urrunean errekastoaren goi ibilgua nabarmentzen duten pintzelkada enpastatuak eta biziak antzematen direla. Era berean, zuhaitzen adarretatik iragazitako argi dardaratiaren bidez islatutako errekastoarekin lortutako efektuak une labur bat hautemateko poesiarekin biltzen du obra hau, ezinbestean eteten ez den denboraren berehalakotasunean oinarritutako poesiarekin, alegia.

Sentsazio horiek, gainera, behaketa zorrotza proposatzen dute, abstrakziotik gertu dabilen margolariaren esku bizi eta azkarra antzematen den xehetasunei erreparatu behar zaie, pinturak baitu izateko arrazoia, irudikatutako gaia bera bigarren plano batean utzirik. Esan gabe doa, azken iritzi hori ikuslearen ikuspegitik emana da, XIX. mendeko paisaiagile errealista handiena izan zen maisuak sentitzen zuenetik oso urrutira dagoen baten ikuspegitik emana. [Ana Gutiérrez Márquez]

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 57, n° cat. 123. (Con el título 'Una arroyada', y atribuido a Carlos de Haes)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 108-109, n° cat. 21.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 108-109, n° cat. 21.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 108-109, n° cat. 21.
  • Paisajes esenciales [Cat. exp.]. Huesca, Centro de Arte y Naturaleza-Fundación Beulas, 2007. p. 23. (Con el título Madrid desde el Prado)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 204-206, n° cat. 28.