Behi baten margoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Behi baten margoa

Gortázar, Alfonso

Bilbao, 01/01/1955

Akrilikoa eta argizariak oholari itsatsitako mihisean

122 x 122 cm

A. Gortazar (eskuineko beheko angelua ), Alfonso Gortazar (atzealdea)

1981

83/9

1983an eskuratua

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran margotzen hasi zenetik, Gortázarrek koherentzia handiko lengoaia sortu ahal izan du, eta, batez ere, figurazioa zein zentzu kromatiko pertsonala izan ditu ezaugarri bereizgarri nagusiak. Horrekin batera, artearen historiari buruzko aipamenak, eguneroko eta bere inguruneko objektuen irudikapena eta ironia darabiltza, narrazio trebe bezain iradokigarria eratzeko. Erretratu kolektiboen zikloa amaitu ondoren, bere lanetako gai nagusia artea bera da, eta margolarian zein lan-tresnetan irudikatuta dago. Horiek horrela, autorretratu asko eta margotuta zein margotu barik agertzen ziren pintzelen, brotxen eta mihiseen irudikapen ugari egin zituen, bilaketa artistiko eta bizi-bilaketa iraunkorraren adierazgarri. Bere hasierako erreferentziak XX. mendeko lehen zatiko euskal artistak, pop artea -Larry Rivers eta David Hockney- eta korronte espresionistak izan ziren.

Behi bat irudikatzen duen margolan honetan agerikoa da poparen eragina, oso adierazkorrak dira zurdakiak. Izenburu anbibalenteak berak iradokitzen ditu Gortázarren asmo umoristikoak. [Marta García Maruri]

Bibliografia hautatuta

  • "¡Vive tu museo! = Zure Museoa bizi!", Guía de Exposiciones, n° 105. 1988.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 188-189.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 188-189.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 188-189, n° cat. 107.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 612.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 343.