Zamudioko elizatea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Zamudioko elizatea

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Akuarela eta grafitoa paperean

27,2 x 38 cm

Guiard (eskuineko beheko angelua)

1893

98/152

1998an eskuratua

Sociedad Bilbaína elkartearentzat hiru margolanak egiten amaitu eta gero, Bilbo utzi eta naturarekin zuzeneko harremanaren bila kostaldeko Bakio herri lasaira joan zen Guiard, aurreko urtean Anselmo Guinea Erromatik itzuli zenean Lekeitiora jo zuen bezalaxe. Bi urte geroago Muruetako baserri batean zegoen, Urdaibaiko itsasadarraren ingurukoak irudikatzeko tailerra izan zuen hura.

Garai hartan, 1893ko udako egun eguzkitsu batean egindako irtenaldi piktoriko horietako baten emaitza ditugu aztergai dauzkagun bi margolan hauek. Zamudioko elizaren aurrean, eliz atariaren barneko aldea irudikatu du egileak, arreta berezia jarri du tenplurako ataria estaltzen duen zurezko egituran.

Gai hori oso arrunta izan zen mende amaierako paisaiagileen artean, eta Monetek egindako serieen adibide ezaguna alde batera utzirik, euskal artisten artean ere interes bera topatzen dugu Dario de Regoyosen eta Juan Rochelten Eultzi lanetan, biak ala biak Guiarden adiskideak eta lagunak izaki.

Erabilitako berdeak, horiak eta malba koloreak ongi asko egokitzen zaizkio Guiardek erabili ohi duen kromatismo zehatzari. (Mikel Lertxundi Galiana, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Homenaje a Adolfo Guiard : exposición de sus obras [Folleto]. Bilbao, Asociación de Artistas Vascos, 1916. p. 14, n° cat. 26.
  • Anselmo Guinea y Adolfo Guiard [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1980. p. 56.
  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaína, 1984. p. 2035, n° cat. 8. (Con el título 'Pórtico de la Iglesia de Zamudio')
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 60-63, n° cat. 19.