Tenplu baten barrualdea figurekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tenplu baten barrualdea figurekin

Pradilla Ortiz, Francisco

Villanueva de Gállego (Zaragoza), 1848/07/24-Madril, 1921/11/01

Olioa mihisean

33,5 x 57,5 cm

Fco Pradilla Roma (eskuineko beheko angelua)

69/197

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

XIX. mendearen azken laurdenean, erlijio ohituren eszenek arrakasta handia izan zuten artista espainiarren artean. Era horretako gaiekiko interesa mendearen hasieran sortu bazen ere, haiekiko zaletasuna areagotu egin zuen Mariano Fortuny-ren (1838-1874) Bikario etxea obrak (1870, Museu Nacional d'art de Catalunya, Bartzelona) izan zuen arrakasta izugarriak. Eliz barruek, zeremoniak egiten, sakramentuak ematen eta elizgizonen bilerak egiten baitziren haietan edo prozesioak abiatzen baitziren haietatik, pintura espainiarrean krisian zegoen genero batera -erlijiosoa- albotik hurbiltzeko aukera eman zioten mende amaierako artista honi.

Lan honetan Prodilla urrundu egiten da bere ekoizpen ezagunenaren gehiengoan, historiako pinturan, nagusi den hotsanditasunetik, eta bere ohitura koadroetan, madrildarrak, galiziarrak nahiz italiarrak izan, ezaugarri den berezkotasunari lotzen zaio. Eszenaren erdian, zeremonia egin den elizatik atera berri den bikote ezkonberria, meza emailea aurrean duela. Oso ongi bereizten diren hiru argi gune elkartzen ditu haien ibilbideak, margolariak duen giroak sortzeko gaitasun handia erakutsiz: eliza, oparo argitua hondoan, ilunantz eremua eta bertan eskaleak eta otoizgileak, gertatzen ari den ekitaldi zoriontsutik guztiz kanpo, eta kanpoko argi sorta itsugarria, ate ikusezinaren bidez, bigarren eremu hori zatitzen eta emaztegaiaren soineko zuri-zuria argitzen duena, protagonista bilakatuz.

Obraren egikera zirriborratua, pintzelkada labur eta azkarrez egina, Pradillaren estiloaren ezaugarria da oso garai goiztiarretik, eta haren maisutasun teknikoaren adibide garbia era berean. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 56, n° cat. 228. (Con el título Interior de un templo con figuras, y atribuido a Francisco Pradilla)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 91, n° cat. 197. (Con el título Interior de un templo con figuras, y atribuido a PRADILLA, Francisco).
  • Sainz Valdivielso, Alfonso Carlos. Gayarre y su tiempo. Pamplona, Ed. Laida, 1990. p. 116.
  • Rincón García, Wifredo. Francisco Pradilla. Zaragoza, Aneto Publicaciones, 1999. p. 136.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 178-179, n° cat. 42.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 178-179, n° cat. 42.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 178-179, n° cat. 42.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 346-347, n° cat. 68.
  • Francisco Pradilla Ortiz, 1848-1921 [Cat. exp.]. Zaragoza, Ayuntamiento de Zaragoza, 2021. p. 187, n° cat. 109.