Suzuribakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Suzuribakoa

Anonimo japoniarra. XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera

Egur lakatua

4,2 x 21,2 x 22,9 cm

XVIII. Mende amaiera-XIX. Mendearen hasiera

82/1061

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Tresna guztiak kontserbatzen ditu: harrizko tintontzia, tanta kontagailua eta pintzelak jasotzeko erretilua. Haizemaile baten formakoa da tanta kontagailua, zilarrezko geruza batez dago estalita. Nashi-ji (udarearen azala) lakaz bustiriko hondoaren gainean marraztutako loreekin dago dekoratuta pintzelentzako erretilua. Estalkiaren kanpoko aurpegian urreliliak eta galeperrak daude irudikatuta urre eta zilar koloreko lakaz, hondo beltz distiratsuaren (ro-iro) aurrean; estalkiaren barruko aurpegian zuhaitz bat loretan ikus dezakegu urre koloreko lakaz marraztutako ilargiaren azpian, nashi-ji (udarearen azala) koloreko hondoaren aurrean. Gereziondoarekin batean urrelilia da Japoniako lore nazionala. Zoriontasuna, bertutea eta lasaitasuna irudikatzen ditu. Hamasei petaloko urrelilia da familia inperialaren mon edo ikurra. Galeperrak, itxura soileko hegaztia baita, txirotasuna irudikatzen du, baina era berean borrokalaria baita, adorearen ikurra da. Paur Corbin Collection Bildumako salmenta katalogoan birsortua, Parisko Drouot hotelean saldu zuten enkantean 23. zenbakiarekin (222, 1926ko otsailak 24), XVIII. mendeko datarekin. José Palaciok eskuz idatzitako iruzkina du "Arthur Kayren bildumaren salmentatik etorria" (ingeles bilduma horren etiketa gorria kontserbatzen du piezak). Honako hau irakurri daitekeen etiketa du: "Peoples Palace. Japanese exhibition 1905. Reg. nº 549". (Arantxa Pereda, 1998)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 76, n° cat. 46.
  • Torralba Soriano, Federico. Estudios sobre arte de Asia Oriental. Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, 2008. pp. 83-84, il.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 414-415, 528-531, 533-535, 542, n° cat. 133.