Seto-yaki estiloko chawana - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Seto-yaki estiloko chawana

Anonimo japoniarra. XVIII. mendea

Beiraztatzea

8,5 x 15,8 cm

82/1084

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

XVI. mende hasieran Koreatik edo Koreako ereduari jarraiki eta batez ere tearen maisu Sen-no-Rkyuren (1520-1591) ereduari jarraiki landu eta Japoniatik ekarritako zeramikak erabiltzen baziren ere tearen zeremonia egiteko, zeramika mota berriak lantzen hasi ziren Seto, Bizen eta Shigarakiko labeetan. Kuniyaki (bertako zeramikak) izenaz ezagutzen ziren zeramika horiek, estimu handian zituzten halakoak tearen maisu handienek. Labeak Kyushu irla osoan barrena zeuden barreiatuta, Koreatik hurbilen dagoen uhartean, alegia. Sortu ziren mota ezberdinen artean zeuden Setokoak eta Karatsukoak.

Chawan honetan Japoniak bere berea duen shibui estiloranzko joera antzematen da, Koreatik inportatutako piezetatik bereizten hasi ziren pixkanaka. Ja poniar zeramikaren bereizketa, beraz, tearen maisuen eraginaren ondorioa izan zen, zeremonia horri begira estilo naturalago bat egin nahi izan baitzuten bere. Obra hau gisa honetako katiluetan ohikoa den tamaina baino handixeagoa da, kolore griseko beiratu oso lodia du, japoniar mota berriari berezkoagoa zaion bezala. Baina ia pieza osoan hedatzen den krakeladura bat du, kontinentearen eragina oraindik gertukoa zela agerian utzirik. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 60, n° cat. 35.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 135-136, n° cat. 8.