Pilar arrebaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Pilar arrebaren erretratua

Zubiaurre Aguirrezabal, Ramón de

Garai (Bizkaia), 01/09/1882 - Madril, 09/06/1969

Olioa mihisean

141,4 x 75,1 cm

RAMON DE ZUBIAURRE

c. 1911

07/393

Leopoldo Gutiérrez de Zubiaurre jaunaren dohaintza 2007an

Oso independentea zen, eta, hogeiko hamarkadan, bere neben erakusketak antolatu zituen, eta euren pintura eraman zuen atzerriko merkatuetara, Frantziara, Alemaniara eta Estatu Batuetara, batez ere. 1922. urtean, Juan de la Encina ezizena erabiltzen zuen Ricardo Gutiérrez Abascal arte-kritikariarekin ezkondu zen. María de Maezturekin, Victoria Kentekin eta feminismotik hurbil zegoen ideologia aurreratua zeukaten beste emakume batzuekin, Madrileko Lyceum Club elkartea sortu zuen, emakumeen kultura eta hezkuntza maila handitzeko asmoz. Pilar arrebaren erretratua lanean, emakume gazte bat agertzen da hiru posizio desberdinetan. Margolanaren egikera fina bezain sinbo lista da, eta, egia esan, argazkien bidez ezagutzen den konposizio handiagoaren zatia da. Bertan, hain zuzen ere, hiru irudiak ezkerretara daude lorategian. Eskuinean, ordea, beste emakume batek mandolina jotzen du, eta emakume zerbitzariak tea prestatzen du. [Miriam Alzuri] [Santiago Arcediano]

Bibliografia hautatuta

  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 22.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 84-85.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 84.
  • Montaner, Pilar ; Sureda, Joan. Epistolari i literatura. Palma, Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Palma, 2011. p. 302.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 83-84, n° cat. 39a.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 383, 389, n° cat. 211.