Ontziak portuan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ontziak portuan

Campuzano y Aguirre, Tomás

Santander, 1857/01/05-Becerril de la Sierra (Madril), 1934/08/09

Akuafortea paperean

51,3 x 89,8 cm (papera) 24,9 x 67,8 cm (orbana)

T. Campuzano (paperaren marjinaren eskuineko behe-angeluan)

1890

94/27

1994an eskuratua

Era berean Itsas ikuspegia izenburua duela, obra honek iparraldeko portu baten ikuspegia eskaintzen du oso formatu horizontalean, Campuzanok oso gutxitan erabili zuen formatuan, hain zuzen ere. Konposizioa erdi ezkerretarantz lerratzen da, bertan ugari dira paraleloan ainguratuta dauden baina ikuslearen begiradatik perpendikularrean egokitzen diren belaontziak --batik bat patatxak--, Campuzanoren obran ohikoa den egokieran, esate baterako Kordobako Arte Ederren Museoko Txaluparia porturatzen izenburuko lan txikian, paperean landuan, banaka errepikatzen baitu egokiera hori. Obra honetan, erdi ezkerraldean, bela sorta oparo bat ikus dezakegu, oinean ilun-argia, hodei meheek hartutako zerura hurbildu ahala argitu egiten dena, egitearen teknika bikaina agerian utzirik. Gainera beste ontzi txiki batzuk ekarri ditu egileak trebeki margolan honetara, azken horiek zeiharrean daude egokituta, ikuslearen begiradaren paraleloan, perspektiba erregistro ezberdinak eskaini ahal izateko.

Erdi eskuinalde osoan oso elementu gutxi daude, perspektibak urruneko itsasaldea hautemateko parada ematen digu, lehen planoko buia batek baizik ez du irudia urratzen eszenografiaren ikuspegitik; baliabide hori ere sarritan erabili zuen Santanderreko egileak bere obretan.

Akuaforte bikaina da Itsasontziak portuan izenburuko obra hau. Formatuari erreparatuta, esan dezagun bere estudioan edo tailerrean landuko zuela egileak obra hau. Lan honen ageriko kalitateak bat egiten du egilearen obraren kontzeptuarekin, artisau kontzeptu izengabe orotatik urrunduz, artista kantabriarrak betiere argi eta garbi utzi zuen bezala. Horregatik zenbaitetan birritan sinatzen zituen lanak, bere inizialak idazten zituen eta, egilearentzat garrantzitsuenak ziren lanetan, autorretratu txiki bat margotzen zuen. Egileak gaiari emandako egiazkotasunak agerian uzten du errealitatea den bezala aurkezteko artistaren asmo garbia, betiere Haesen ereduari eta, batez ere, egile honek bere egin zituen Peredaren postulatuei jarraiki . Gainera, segurtasun handia nabari zaio egileari lan honetan, guztiz menderatzen ditu marrazketa, konposizioa eta akuafortearen teknika, betiere kanon tradizionalak eta akademian ikasitako ereduak, erabat Peredatarrak, aintzat harturik: norberarenaren eta betikoaren defentsa tradizionala, lanegun arrunt bateko portuko bizitzaren eszena. (Salvador Carretero Rebés, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 38-41, n° cat. 7.
  • Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa-Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010. pp. 33, 114.