Natura hila zigalekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Natura hila zigalekin

Aranoa, Juan de

Bilbao, 1901/01/27-Olivos, Buenos Aires, 1973/06/03

Olioa oholean

33 x 41 cm

ARANOA (eskuineko beheko angelua)

1937

82/151

1941ean eskuratua

Astoko pintura ez ezik, Aranoak fresko-pintura ere landu zuen hogeiko hamarkadaren amaieratik eta hogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik. Secundino Zuazo arkitektoak horrelako enkargua egin zionez, Madrilera joan zen eta Recoletos pilotalekuko horma-pinturak egin zituen. Gerra Zibila hasi zenean, aldi baterako ihes egin behar izan zuen Frantziara. Zoritxarreko urte haietan, natura hilen multzo interesgarria sortu zen Espainiako artean --bestetik, motibo hori oso sustraituta zegoen Espainiako pinturan--, eta, bertan, dialektika ezkutu bezain sinbolikoa ezartzen zen bizirik eta hilda zegoenaren artean. Urte horietan, Aranoak natura hilak egin zituen; esate baterako, Natura hila zigalekin. Itxuraz eszena bakunak diren arren, kontenplaziozkoak dira eta apaindurarik gabe zein sentsibilitate handiz interpretatuta daude, vanitas kontzeptua, hau da, bizitzaren laburtasun hutsala azpimarratu nahian. [Santiago Arcediano]

Bibliografia hautatuta

  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, 1973. p. 278.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 333.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 16. (Con el título Bodegón - Cigals).
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 107-108.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 107-108.
  • Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa-Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010. pp. 27, 76-77.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 107-108, n° cat. 55b.