Munduaren kreazioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Munduaren kreazioa

Léger, Fernand

Argentan (Frantzia), 1881/02/04-Gif-sur-Yvette (Frantzia), 1955/08/17

Artilea

283 x 388 cm

F. Leger (ezkerreko behe-angelua), Monograma (ezkerreko behe-angelua)

c. 1923 (1963. urtean manufakturatua)

82/2353

1970ean eskuratua

La Création du monde izenburuko tapiz hau beste bat baizik ez da egile honek landu zituenen artean. Manufacture Tabard de Aubusson (Normandia, Frantzia) fabrikan egin zuten, 1963an. Biot hiriko (Frantzia) Léger museoan dagoen gouache teknikaz landutako diseinua da margolan honen oinarri ikonografikoa; aipatu diseinu horri jarraiki osatuko zen Legerrek Suediar Baletentzat landu zuen dekoratua, 1923ko urriaren 25ean izen bereko dantza ikuskizun bat taularatu baitzuten Parisko Eliseo Zelaietako antzokian, Blaise Cendrarsen testuarekin eta Darius Milhauderen musikarekin; Legerrek jantziak ere diseinatu zituen. Parisen arte beltza puri-purian zenean nola arte plastikoen hala musikaren alorretan --jazza--, baletaren La Création du monde ikuskizunak izenburuari izena ematen dion gaia jorratu zuen Afrikako mitoetatik abiaturik. Margolan honetan ageri diren hiru jainko lehenek sortuak dira natura eta gizakia. (Javier Viar, 2003/08/08)

Bibliografia hautatuta

  • Bilbao Salsidua, Mikel. "La creación del mundo : un tapiz de Fernand Léger en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Creation of the World : a tapetry by Fernand Léger at the Bilbao Fine Arts Museum = Munduaren kreazioa : Fernand Légerren tapiza Bilboko Arte Ederren Museoan", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 8. 2014. pp. 185-217, 291-303.
  • Tapices franceses contemporáneos [Folleto]. Madrid, Comisaria de Exposiciones de la Dirección General de Bellas Artes, 1969. N° cat. 18
  • Castillo, Alberto del. "El Museo de Arte Contemporáneo en el de Bellas Artes de Bilbao", Goya : revista de arte, n° 101. 1971. p. 330.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 473.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 163. (Con el título La cración del mundo).
  • El juego del arte : pedagogías, arte y diseño [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Juan March, 2019. pp. 348-349, 637, n° cat. 348.