Kutxa, fenix hegaztiarekin eta pauloniekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kutxa, fenix hegaztiarekin eta pauloniekin

Teijosai. XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Japonia , XIX. mendea - Japonia , XX. mendea

Lakatua

12,7 x 20,5 x 24,8 cm

Teijosai y un kao

Fines del siglo XIX-principios del XX

XIX. Mende amaiera

82/1108

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa handi samarra, tebako deitua. Estalkia bikain ahokatzen da kaxaren gorputzaren ahoan atzera eramandako oinean. Laka beltzez tratatuta dago, urre hautsarekin (nashiji) tantotuta. Dekorazio gisa izaki mitologiko bat ageri zaigu, fenix hegaztia, bizitoki duen paulownia zuhaitz sakratuaren gainean hegan. Makie teknikari jarraiki dago landuta dekorazioa, hots, urre eta zilar hautsak nahasirik, eta erliebeduna da. Paulowniaren loreak irudikatzeko nakarrezko zatitxoak (raden) erabili ditu egileak.
Estalkiaren barruko aurpegian inskripzio bat irakur daiteke bi lerrotan. Lehenengo lerroak obraren izenburuari egiten dio erreferentzia: Kiri-hoo-makie, hau da, makiez egindako obra, paulowniarekin eta fenix hegaztiarekin. Bigarrenak egileari egiten dio erreferentzia, Teijosai izeneko artistari, eta izenarekin batean kao bat irakur daiteke, hots, sinadura antzeko bat, baina ez dakigu artista hori nor den.

Oso ezaguna da Japonian pieza honetako ikonografia Kano Tanyu margolari ospetsuak (1602-1674) tematika hori ardatz hartuta bionbo handi bat dekoratu zuenez geroztik (gaur egun Tokioko Suntory Museoan dago). Kaxa honetako hegaztiaren itxura oldarkorra eta hegan egiteko jarrera eta bionboko hegaztiarena oso antzekoak dira. Meiji Aroan modan jarri zen Japoniako arte giroan herrialdeko aspaldiko obrak berreskuratzea. Horrenbestez, gobernuak sustatutako erakusketa askotan, jendaurrera eraman zituzten urushi lakaz landutako piezak, obra tradizionalen aurreko interpretazio berri bat proposatzen zutenak. Aztergai dugun kaxa hau ezin hobe bilduko litzateke testuinguru historiko horretara. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 430-431, 528, 536, 538, n° cat. 143.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 147, 149, n° cat. 75.