Kiseru-zutsua, dragoiekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kiseru-zutsua, dragoiekin

Anren

Japón - Japón

2 x 19,9 x 3,5 cm

Anren o Anryo (安,連,)

82/984

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Pipa bat gordetzeko tutu formako estutxea, apur bat okertua, oreinaren adarraren berezko kurbari dagokion bezala. Alboa zabal urratuta du, pipa estutxetik ateratzeko irekigune luzea da. Taila lanaren bidez aurkezten den eszenan bi herensuge ageri dira hodeien artean; txinatar jatorriko ikonografia hori oso arrunta da Japoniako kulturan. Erliebea ertaina eta handia da, baina ehundura goxatuta dago.

Piezan, angeluzuzen baten barruan egilearen sinadura ageri da, Anren edo Anryon irakur daiteke, azken hori txinatar eran, herrialde hori gogorarazten baitu. Ez dugu artista horri buruzko daturik bat ere. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 74, n° cat. 44.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 498, n° cat. 198.