Izenbururik gabea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Izenbururik gabea – 02/156

Gortázar, Alfonso

Bilbao, 01/01/1955

Olioa eta akrilikoa

200,2 x 300 cm

GORTAZAR (ezkerreko behe-angeluan)

2002

02/156

2002an eskuratua

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran margotzen hasi zenetik, Gortázarrek koherentzia handiko lengoaia sortu ahal izan du, eta, batez ere, figurazioa zein zentzu kromatiko pertsonala izan ditu ezaugarri bereizgarri nagusiak. Horrekin batera, artearen historiari buruzko aipamenak, eguneroko eta bere inguruneko objektuen irudikapena eta ironia darabiltza, narrazio trebe bezain iradokigarria eratzeko. Erretratu kolektiboen zikloa amaitu ondoren, bere lanetako gai nagusia artea bera da, eta margolarian
zein lan-tresnetan irudikatuta dago. Horiek horrela, autorretratu asko eta margotuta zein margotu barik agertzen ziren pintzelen, brotxen eta mihiseen irudikapen ugari egin zituen, bilaketa artistiko eta bizi-bilaketa iraunkorraren adierazgarri. Bere hasierako erreferentziak XX. mendeko lehen zatiko euskal artistak, pop artea -Larry Rivers eta David Hockney- eta korronte espresionistak izan ziren.

Hemen elementu berria azaltzen da, "etxolak", hain zuzen ere, eta, zuhaizpetik ikusita, babesleku iragankorrak dira. Barruko aldean, tresnak metatzen dira, eta, euren artean, berriro ere pinturaren lanbidea aipatzen duten hiru mihiseak. Espazioa eta kolorea modu berezian menperatzen dituenez, Gortázarrek hegoaldeko argitasun aratzak bustitako irudi trinko bezain nahitaezkoa eratzen du. (Marta García Maruri)

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 120-121, n° cat. 51.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 188-189.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 188-189.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 188-189, n° cat. 107c.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 618, 621, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433.