Isabel Azaola Aspizuaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Isabel Azaola Aspizuaren erretratua

Michelet, Georges C.

¿Frantzia?, ¿1873?-?, después de 1934

Pastela paperean

114,5 x 131 cm

G.C. Michelet (eskuineko beheko angelua)

1917

08/230

María Isabel Montes de Amuriza andrearen dohaintza 2008an

1917ko urriaren 27an, El Liberal egunkari bizkaitarrak iragarri zuen handik bi egunera, urriaren 29an, astelehenarekin, Micheleten erakusketa inauguratuko zela Bilbon. Unceta y Amado Etxeko aretoan egin zen erakusketa hura --Bilboko On Diego Lopez Haroko kale nagusiko 6. zenbakian-, eta 1917ko azaroaren 13an amaitu zen. Hala ere, garai hartan, El Liberal egunkariaren arabera, oraindik ez zegoen "erabat definitua Micheleten nortasun artistikoa, apaltasun handienez paisajista gisa aurkeztu baitu bere burua, margolari hau sendotasun izpiritual handiko artista denean, bere paisaia ederren artean erakutsi dituen lau edo bost erretratuek erakusten duten bezala".

Berri labur hartan bertan adierazi zen erakusketan jende asko izan zela, profesionalak nahiz tokiko zaleak, eta izan zuen arrakasta handiagatik, erakutsitako obra gehienak saldu zirela. Gainera, erretratu kopuru handi bat eskatu zitzaion Micheleti, eta haien artean zegoen, inolako zalantzarik gabe, Isabel Alzola andrearen erretratu hau. Gainera, obrek izugarri harrera ona izan zutenez, artistak beste erakusketa bat antolatu zuen eskatutako erretratuak, nahiz margolan berriak, erakusteko.

Bilbo lanean pintura teknika ondo menperatzeagatik nabarmendu zen, eta pastel erretratu handi hau horren erakusgarri. Hala ere, dakigunez, 1880ko hamarkadaren amaieratik aurrera erretratugile gisa aritu zen, 1887. urtean bere lagun margolari Paul Serusier-en zirriborroa ere egin baitzuen. Pastelari dagokionean, teknikoki, trebetasun handia hartu zuen Micheletek. Bere pasteletako hamahiruk --erreproduzitzeko zaila da teknika hori-, IV. -- XIX. mendeetako jantziak daramatzaten irudiak, 1922. urtean Edmond Delaye Les anciens costumes des Alpes du Dauphiné argitalpena ilustratu izanak erakusten duen bezala. (Javier Novo González, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 134-135, n° cat. 52.