Intsentsurako kutxa, txirula formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, txirula formakoa

Anonimo japoniarra.XIX. mendearen amaiera-XX. mendearen hasiera

Lakatua

5,4 x 16,5 x 8,8 cm

XVIII-XIX. Mende

82/1040

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsurako kutxa txikia, oso modu finean landua.Gagaku musika tradizionala interpretatzen duten tresnen soinua afinatzeko Jūniritsukan deritzon haize musika tresna imitatzen du. Halako antza du Panen flautarekin. Diseinua aski arrunta da, errepikatuta dago motibo bat eta bera, hots bi flauta elkarren artean gurutzatuta.
Zazpi alde ditu kaxa sofistikatu honek. Baliteke uhin formako atalak urushi lakaz gogortutako oihal zatiekin egin izana kansitsu deritzon teknikari jarraiki. Estalkian, baita zazpi aldeetako bitan ere, argi eta garbi bereizten dira elkarri lotutako banbuzko tutuak. Gainerako aldeak lauak dira, urre kolorekoak erabat, eta haietan tutuak lotzeko lokarri ederren muturrak ikus daitezke. Urre koloreko ataletan bi tonalitate bereizten dira, zilar eta urre hautsen proportzio ezberdinak nahasita (nashiji) lortzen dira tonalitate aldaera horiek. Banbu zuraren ehundura zimurtsua sortzeko balio dute bertan erabilitako urrezko zati karratu txiki-txikiek. Barruko aldea urre hautsez tantotuta dago oso era trinkoan (nashiji). Oso fina da laka lana, eta obra hau, kalitate handikoa baita, Maria Antonieta erreginaren aipatu bildumako kaxa txikien mailan dagoela esan behar dugu. (Yayoi Kawuamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 370-371, 528, 530, 532-533, 535, n° cat. 108.