Intsentsurako kutxa, biwa (lautea) formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, biwa (lautea) formakoa

Anonimo japoniarra, XIX. mendea

Egur lakatua

5,7 x 11,6 x 24,1 cm

XIX. Mendea

82/1095

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Intsentsua gordetzeko kaxa txikia, biwaren forman landua; lautearen antzeko hari musika-tresna tradizionala da biwa. Giderra tolestuta du horizontaltasunari eusteko. Estalkian itsasbazterreko paisaia bat ikusten da, pinuz beterik, baita zubiak, arrantzaleen sareak eta belaontzi txiki batzuk ere. Zortzi kurrilo hegan. Oso motibo tradizionala da japoniar kulturan. Tamaina ezberdinetako urre hautsak nahasita landuta dago irudia, bistan da egileak ongi menderatzen zuela teknika hori. Arrokak irudikatzeko urrezko zati karratu txikiak (kirigane) aplikatu ditu. Kaxaren alboetan zuraren zainak (mokume) simulatzen dituzten motiboak dauzka marraztuta, horretarako urre hauts ezin finagoa barreiatu du egileak. Barruko aldea ere urre hautsez (nashiji) trinko tantotuta du. Biwa musika-tresnaren kabilak segur asko oreinaren adarrean landuak dira.
Aipatu Casal Bilduman bi pieza daude oso berdintsuak, eta Gazette des Beaux Arts aldizkariko arte kritikari eta japoniar artearen bildumagile Charles Ephrussik (1849-1905) ere antzeko beste pieza bat zuen. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 94, n° cat. 63.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 372-373, 531, 533, 553, n° cat. 109.