Inroa, Hotei jainkoaren irudiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, Hotei jainkoaren irudiarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Laca urushi y togidashimakie

7,6 x 6,4 x 2,3 cm

82/977

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, erliebeduna, togidashimakie teknikaren bidez landua. Oso hondo ilunaren aurrean Japoniako zortearen zazpi jainkoetako bat dago irudikatuta, Hotei, bere bereizgarriekin --zaku handi bat eta gunbai haizemailea--, giza itxurako lau azeri lagun dituela. Edo Aroaren erdialdeko obra dela ematen du, baina pieza zaharrago baten itxurak egiten dituen Meiji Aroko pieza da egiazki. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 443, 528, 530, n° cat. 152.