Gonbidapena - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gonbidapena – 82/1780

Iturrino González, Francisco

Santander, 1864/09/09 - Cagnes-sur-Mer (Frantzia), 1924/06/21

Zinkezko xafla

33 x 35,1 cm

82/1780

Élie Faure alargunaren dohaintza 1981ean

Plantxak arte-historialari eta -kritikari Élie Faureren (1873-1937) eskuetan gelditu ziren 1922 inguruan, Iturrinoren aldeko erakusketa eta tonbola egin zen garai bertsuan; Parisko Galerie Paul Rosenbergen egin zen (1922ko martxoaren 8tik 20ra), Faurek berak antolatuta. Erakusketa horren karietara, Parisen estanpazioak egiteko utzi zizkion Iturrinok.

1940an, artistaren legatudun Élie Faureren alargunak Eusko Jaurlaritzari laga zizkion berrogeita hamabi plantxak Parisen, eta Agustín Alberrok zaindu zituen. Hark plantxen tirada bat egiteko agindu zion Julián de Tellaecheri, erbesteko Eusko Jaurlaritzarentzat dirua lortzeko. Gero, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Jesús María de Leizaola jaunak Bilboko Udalean utzi zituen plantxak erbestetik itzuli zenean, eta, azkenik, 1981. urtearen hasieran, Museoari eman zitzaizkion.

Bibliografia hautatuta

  • Memoria 1981 Txostena. Bilbao, Bilboko Udala, 1981. p. 60.
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. Francisco Iturrinoren grafizko artelaren bilduma-liburua = Catálogo de la obra gráfica de Francisco Iturrino. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, 1988. p. 123.