Gizon baten erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gizon baten erretratua

Bringas y Bringas, Francisco de Paula

Mexiko DF, 01/06/1827 - Bilbao, 15/10/1855

Urtinta paperean

10 x 8,1 cm

1852

82/45

1935an eskuratua

Olio pinturan landu zituen erretratuak eta lumatxo lanak alde batera utzirik, Bringasek bere garaiko pertsonaia batzuen fisonomiak landu zituen paperean ur teknika baliatuz eta oso formatu txikietan, gehienak argazki laukietan egokitzekoak. Euskal artisten artean oso lan txikiak egiteko tradiziorik izan ez bazen ere, XIX. mendearen erdialdean artista batzuek merkatua hornitzeko lan batzuk egin zituzten argazkia guztiz zabaldu zen unea iritsi baino lehentxeago. Izan erek argazkiak eragingo zuen genero honen gainbehera. Bringasek ez ezik, Juan Barroetak (aita) erabili zuen teknika hori Bizkaian. eta Laureano Gordonek eta Eugenio Azkuek Gipuzkoan.

Ezezagunaren erretratuak eta Sr. Smithen erretratuak, gouachea eta akuarela lana hurrenez hurren, agerian uzten dute, artista honen biografia egileen arabera, oso gustuko zuela artista honek margolanak teknika horren bidez egitea, nahiz eta ulertzen zaila den beste pertsonaia ezagun batzuen adibideak ikusirik. Bi lan horietan batez ere Sr. Smith izenburukoa da aipagarri, benetan harrigarria baita egileak aurpegiari eman dion itxura erreala, bereziki pertsonaiaren begiradari. (Mikel Lertxundi, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 70, 74-75, n° cat. 214.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 173, n° cat. 30-a. (Con el título Retrato de hombre, y atribuido a Francisco Bringas)