Geometria lezioa Txatximintan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Geometria lezioa Txatximintan

Tamayo, Daniel

Bilbao, 15/08/1951

Olioa mihisean

150,1 x 180 cm

Tamayo (eskuineko beheko angelua), Daniel Tamayo (atzealdea)

1982

82/358

1982an eskuratua

Geometria lezioa Txatximintan lanaren izenburuan bertan, margolariaren bi interes nagusi agertzen dira: geometria eta Euskadiko ingurune geografikoa, alegia. Kasu honetan, Txatximintako gainaz ari da. Mungiako eta Armintzako udalerri bizkaitarren artean dago, eta Tamayok zoriz aukeratu zuen mapa batean. Konposizioan, barruko aldean kokatutako kubo handia da nagusi --eta oraindik inguruan dauden hormigoizko bunkerrak dakarzkigu gogora--. Horrez gain, zenbait irekidura dituenez, zeruaren eta itsasoaren kolore urdina ikusten da. Era berean, egitura geometrikoak --piramidea, konoa...-- eta marrazketa teknikoko neurketa-tresna batzuk --angelu-garraiagailua, kartaboia, konpasa, arkatzak...-- ere ageri dira, eta margolanaren hiru dimentsioko espazioan txertatzen dira. [Marta García Maruri]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 181-182.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 181-182.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 181-182, n° cat. 101b.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 597-598, 600, il.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 219, 221, n° cat. 121.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 340.