Galgodun emakumea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Galgodun emakumea

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Ikatz-ziria eta grafitoa

63,2 x 48,5 cm

1886-1887

92/4

1992an eskuratua

1886. urte aldera, Parisen egonaldi luzea egin eta hilabete batzuetara, Sociedad Bilbaína elkartearentzako hiru margolan egiteko enkargua jaso zuen Adolfo Guiardek. Javier González de Duranaren arabera Manuel Ayarragaray bilbotar kultu eta kosmopolitarekin lotu behar da enkargu hori, haren lehendakaritzapean eraman baitziren burura elkarteak orduan Plaza Barrian zuen egoitzan egindako berritze lan batzuk.

Itsasadarra Axpen, Terrazan eta Ehiztariak Ipar Geltokian dira hiru oihalak (Sociedad Bilbaína elkartearen bilduma), handiak hiruak. Itsasadarraren irudia alde batera utzirik, Bilboko burgesiaren bi irudiak ezohikoak dira Guiarden produkzioan.

Lasai eta arduraz lan egiten zuenez, Guiardek aurrez egindako estudio eta zirriborro asko erabili zituen lan horiek egiteko, tartean aztergai dugun marrazki hau. Terrazan izenburuko margolanaren eskuinaldean isolatuta Galea lurmuturrera eta itsasora begira bere txakurrarekin dabilen pertsonaia lantzeko zirriborroa da Emakumea eta galgoa. Nolanahi ere den, Guiardek Frantziako hiriburuan Edgar Degasen jarraitzaileekin izandako harremanen ondorioz bere egindako joera sintetikoko marrazki trebearen adibide ona dugu honakoa. (Mikel Lertxundi Galiana, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaína, 1984. pp. 8, 227, n° cat. 277.
  • Marrazkiaren artea, marrazkia artean = El arte del dibujo, el dibujo en el arte [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2005. pp. 110-111.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 56-59, n° cat. 17.
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 50-51.