Ezerezaren arrosa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ezerezaren arrosa

Talayero, Susana

Bilbao, 1961

Enkaustika eta olioa egurrean

200 x 420 cm

2003

07/413

2007an eskuratua

Talayero prozeduren, euskarrien eta motiboen esperimentatzaile emankorra da, eta, betidanik, oso gustuko izan ditu jatorrizko forma biologikoak. Hain zuzen ere, baliabide poetikoak eskaini dizkiote, eta, euren bidez, irudimenezko mundu hauskorra irudikatu du. Poliespana, papera, ohola, mikrofitxak eta plexiglasa erabili ditu euskarri moduan. Margotzeko orduan, olioa eta enkaustika aukeratu ditu, eta azidoak zein beroa ere erabili ditu sopleteen bitartez. Lehenengo lanetan, agerikoa zen marrazkia gustuko zeukala eta mundu magikoa sortzeko trebezia handia zuela, irudi organiko elementaletan oinarrituta. Horra hor paramezio ziliodunen antzeko begiak. Bere dotoretasun zeremonialak, gainera, antzinaro arkaikoa dakarkigu gogora -friso hieroglifikoak, beharbada-; eta prozedura teknikoari zein koloreari dagokienez, Napoliko Nino Longobardi artista (1953).

Dena dela, horrelako lanetatik aurrera, Susana Talayero azkar bilakatu zen eta funtsezko aldaketak egin zituen. Bere ibilbideko une originalenetakoan, mikrofitxen bidezko lanak egin zituen, eta, mikrofitxak dardaratzen zituen airearen zabuen eraginez, mugimendu eta bizitasun sentsazioa lortzen zen, baina baita zaurgarritasun-sentsazioa ere. Modu berean, plexiglasak irrealtasun aztoragarria sortzen du osagai duten koadroetan. Ondoren garatutako lanak egonkorragoak eta, sarritan, formatu handikoak izan dira. Bertan, marrazki eta kolore arloko aberastasun sortzaileaz darabil argizari-pintura. Ezerezaren arrosa horrelako ezaugarriak dituen bere pintura nagusietakoa da. Nahiz eta oraingo tamaina handiagoa izan eta zentzu dekoratibista ikaragarria eduki, isolatutako edo taldekatutako izaki elementalen (harren edo protozooen) bestiario zoragarria irudikatzen jarraitzen du, indar poetiko handiz adierazitako mikrokosmosa, alegia. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 200.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 200.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 200, n° cat. 115.
  • Susana Talayero : crónica inquieta, 1987-2016 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 128-129, 177, il.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 936-937, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 459.