Erromeria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Erromeria

Arrue, José

Bilbao, 01/09/1885 - Laudio, Araba, 05/04/1977

Olioa oholean

45,5 x 56 cm

José ARRUE ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1908

82/86

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

  • Erromeria lana gaiari buruz egin zituen bertsio ugarietakoa da. Bere estiloaren eredu da, eta, bertan, zehaztasun bikainez tratatutako hamarnaka pertsonaia agertzen dira. Izan ere, banakotu egiten ditu, nahiz eta oso txikiak izan eta pilatuta egon. Gaiaren inguruko begirada urruna denez, paisaiaren azalpen zabala egiten du, eta zeruertz handia margotzen du. Jai-giroko kontzentrazioan, bi oholtza daude. Erdikoak oihal zintzilikari gorria dauka eta musikarien txapeletan dauka oihartzuna. Oholtza horrek, hain zuzen ere, kontraste harrigarria sortzen du margolanaren gaineratikoarekin. Euren jantzien arabera identifikatu daitezkeen baserritar ugarien artean, hiriko zenbait ordezkari daude; esate baterako, lehen planoan irudiko eremua zeharkatzen duten bi neska gazteak eta eskuineko beheko angeluko gizon taldea. Euren artean, José -bizkarra emanda- eta Alberto Arrue anaiak agertzen dira, lonazko sabaidun saltokipean eserita. (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 71, n° cat. 341. (Con el título Romería, y atribuido a José Arrúe)
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 21. (Con el título Romería)
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 130-131.
  • "La Asociación de Artistas Vascos", Guía de Exposiciones, n° 62. 1986. s. p., n° cat. 6.
  • "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
  • Larrínaga, José Antonio. Los cuatro Arrue : artistas vascos. Bilbao, [s. n.], 1990. p. 82, il.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 90-91.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 90-91.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 90-91, n° cat. 43a.