Emakumea sake-katiluarekin, loratutako gereziondoen azpian - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakumea sake-katiluarekin, loratutako gereziondoen azpian

Hokkei, Totoya

Japonia, 1780-1850

Xilografia

21 x 18 cm

Hokkei hitsu (北,渓,筆,)

1823

XIX. Mendearen lehen laurden

82/752

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Hokkeiren luxuzko surimonoa. Bost irudik osatutako sortan bat da honakoa; horietan ere emakume bat ageri da hanamiz gozatzen, hots, loretan dauden gereziondoei begira. Antzekoa da irudi honetako konposizioa eta seriea osatzen duten beste aleetakoa: emakume bat ageri zaigu ezohiko jarrera batean, hanamiari dagokion bezala, gereziondoaren iraupen laburreko loreak (batzuk zoru gainera jausiak dira dagoeneko) ikusteko xedean antolatutako askarirako gunea mugatzen duten errezela batzuen aitzinaldean. Oihal horiek poemaren bat azaltzeko hondoarena egiten dute. Surimono horiek Nogawa olerkari elkarterentzako landu zituen egileak, enkarguz. Japoniar hiragana silabategiaren arabera, izen horren aurreneko silaba ageri da idatzita irudian kamuflatuta dagoen ikur batean, errezelaren behe aldeko diseinuan, uhin batzuen forman, baita bijin edo irudiko protagonista den emakume ederrak eskuan duen sake edontzian ere. Errezela horretatik zintzilik kimono bat bereizten da, eta kimonoan ahuntz bat ageri da marraztuta. Ahuntz horrek erreferentzia egiten dio japoniar egutegi tradizionaleko urtearen izenari, zodiakoko animalien bidez antolatuta baitago egutegi hori. Kasu honetan, 1823. urteari dagokio ahuntzaren urtea. Kyoku (edo Asahi) Sajubok sinatutako olerki batek osatzen du irudia. Estanpa hau, surimonoko serie osoarekin batera, Amsterdameko Rijksmuseum museoan dago ikusgai. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 223, 310-311, n° cat. 92.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 147, 149, n° cat. 74.