Deikundea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Deikundea – 69/278

Cósida, Jerónimo

Zaragoza, c. 1510/1515 - Zaragoza, 1592

Olioa oholean

67,5 x 51,5 cm

c. 1550

69/278

Antonio Plasencia jaunaren dohaintza 1935ean

Mariaren gelaren barnean gertatzen da Berpizkundearen garaian berriz ere interesa sortu zuen Deikundearen eszena hau. Gabriel goiaingerua iristean, Ama Birjinak irakurtzeari uzten dio berria entzuteko: "[...] haurra sortuko duzu sabelean eta seme batez erdituko, eta Jesus izena jarriko diozu". Onartzen duela adierazteko, honako hitz hauekin erantzun zion Mariak: "Hementxe duzu Jainkoaren esklaboa. Bete dadila nigan zure hitza!" (Lukas 1: 26 - 38). Jainko aitaren irudia agertzea da pasarte honen ikonografian batere ohikoa ez dena. Unibertsoko agure subirano gisa irudikatu da hura, hodei baten gainean, aingeruak inguruan dituela, eta uso gisa bidaltzen du Izpiritu Santua inguruan urre koloreko argi koroa duela. Haragitzearen unea da: Maria izango da Jainkoaren ama. Eszena honen irudikapenean ohikoa den bezala, gelaren erdian, Mariaren birjintasuna adierazten du zitoriz betetako loreontziak. Gabriel gazte ederrak tunika hori argia darama jantzia eta lumaje ikusgarriko hegoak, garai hartako gustuaren arabera. Hodei baten gainean ageri da eta bere ezaugarria darama eskuetako batean: tradiziozko mezulari zetroa, amaieran ostargi belarra duena.

Irudien dotoretasuna eta moldatze lan leuna ezaugarri dituen konposizio hau margotzeko, Marcantonio Raimondi (Bolonia, h. 1480 -1534) italiarraren grabatu batean inspiratu zen egilea, Jerónimo Cósida aragoiarra, eta Zaragozan oinarritu zen haren jarduera XVI. mendean. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 130, n° cat. 278. (Con el título La Anunciación, y como ANÓNIMO DEL SIGLO XVI).
  • Díaz Padrón, Matías. "Una Visitación inédita de Jerónimo Cósida en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Boletín del Museo e Instituto Camón Azna, n° 22. 1985. p. 5-9. (Con el título La Anunciación, y atribuido a Jerónimo Vicente Vallejo Cosida)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 549-553. (Con el título 'La Anunciación', y atribuido a Jerónimo Vicente Vallejo Cosida)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. p. 306, fig. 218. (Con el título 'La Anunciación', y atribuido a Jerónimo Vicente Vallejo Cósida)
  • Galilea Antón, Ana María. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. pp. 16, 30, 42. (Con el título La Anunciación, y atribuido a Jerónimo Vicente Vallejo COSIDA)..
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Gabonetako pintura Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman = Pintura navideña en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2004. pp. 6-7.
  • El esplendor del Renacimiento en Aragón [Cat. exp.]. Zaragoza ; Bilbao ; Valencia, Gobierno de Aragón ; Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Generalitat Valenciana, 2009. p. 209.