Bufoia eserita - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bufoia eserita

Zamacois y Zabala, Eduardo

Bilbao, 1841/07/02-Madril, 1871/01/12

Akuarela eta arkatza

26,2 x 16,8 cm

ZAmAcoïs. (ezkerreko behe-angeluan)

1870

82/522

Miguel Zamacois jaunaren legatua 1961ean

Frantzian Victor Hugo idazlearen eskutik eta bere Le roi samuse (1832) obraren bidez piztu zen bufoien aurreko interesa Historiako pertsonaia aktibotzat hartuta. Aipatu obra Verdik moldatu zuen 1851n Rigoletto obra ezagunean. Geroago, Alejandro Dumasen nobela historikoen bidez (nobela horietan arruntak baitira bufoiak protagonista diren pasarteak berpizkundeko gorteetan), zabalkunde handia izan zuen gai horrek, eta Bigarren Inperioko pinturan azaltzen hasiko ziren bufoiak horri esker.

1867tik aurrera nanoak eta bufoiak irudikatzen hasi zen Zamakois. Frantziako Enrike III.aren (1551-1589) gortean girotutako jolas eta aisialdiko jarduera garrantzirik gabeetan aurkezten ditu, egilearen obraren baitan bereizgarri bat izango baitziren halakoak. Bufoi eseria da irudi mota horren adibide egokia. Obra honetan, segur asko Madrilen egina egilearen bizitzaren azken urtean, bufoia bere gogoetetan murgilduta dago altzari gutxi batzuk dituen gelan; ageri duen jarreragatik, bufoiaren nortasuna eta malenkonia islatzen saiatu da artista. Irudiaren ideiak bat egiten du berpizkundeko pentsalariaren tipologiarekin, bereziki Miguel Angelen obrarekin, Zakamoisek 1869an Erromara egin zuen bidaian ezagutu baitzituen artista horren lanak. Han erabat txundituta geratu zen Kapera Sixtinoa ikusita. Bidaia hartan landu zuen zirriborro bat kontserbatzen da, bertan bufoi honen jarrera bertsuan dagoen irudi bat ikus daiteke. Zamakoisek, haren bufoiek eta nanoek arrakasta handia izan baitzuten nazioarteko arte merkatuetan, bere eredu arruntenetako bat baliatu zuen akuarela hau lantzeko.

Ezpataria [kat. 242] obran bezala, pertsonaiaren lanbidearen eta irudikatuta dagoen jarreraren arteko dikotomia aurkezten du Zamakoisek. Ongi pasaraztea da gizon horren eginkizuna, baina hemen lasai eta bere gogoetetan murgildurik ageri da pertsonaia, gizatiar egiten duen eta bere lanbidearekiko erreferentzia gaitzesgarri guztiak saihesten dituen ekintzan. (Javier Novo González, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 146-147, n° cat. 33.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 146-147, n° cat. 33.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 146-147, n° cat. 33.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 154-157, n° cat. 243.
  • Zamacois, Fortuny, Meissonier [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 186-187, n° cat. 47.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 174, n° cat. 35-a. (Con el título Bufón sentado y atribuido a Eduardo Zamacois)
  • El espíritu de una época : Boldini y la pintura española a finales del siglo XIX [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2019. p. 207, n° cat. 34.