Arenaleko bista Foruetatik - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Arenaleko bista Foruetatik

Maidagan Inchausti, Pedro Fernando

Bilbao, 18/03/1910 - Bilbao, 07/02/1996

Olioa mihisean

65 x 90 cm

F. Maidagan (eskuineko beheko angelua)

1954

88/12

1988an eskuratua

Arenaleko ikuspegia Foruetatik lana Bilboko Alde Zaharreko ostalari-etxe batean bizi zenekoa da. Mihise honetan, Maidaganek, Gauguinen, Alberto Arrueren edo Artetaren antzera, ingeradaren bidez inguratzen ditu koloreztatutako eremuak, marrazkiaren balio konstruktiboak indartzeko asmoz -batez ere, eraikinen irudikapenean antzematen da-. Aldi berean, herentzia inpresionista bereganatzen du, giroaren irudikapena nabarmentzeko asmoz. Konposizioan, altueran gainjartzen diren lerro horizontalak dira nagusi -balaustradak eta parterreak, itsasadarra, kaiak, eraikinen ilara, zerua eta Artxanda mendia-, eta zuhaiztien bertikalek zein Areatzako zubiko diagonalek hausten dituzte ezkerrean. Oso kolore hotz gutxi eta gradazio tonal leunak darabiltzanez, margolana harmoniatsua da benetan -"lirikoa", artistaren beraren esanetan-, eta ez du argi-kontraste handirik, argia uniformea izango balitz bezala. [Gorka Mayor]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 124.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 124.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 123, n° cat. 65.