Apolo barneliluratua (Heraklitoren hilobirako frisoa) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Apolo barneliluratua (Heraklitoren hilobirako frisoa)

Aquerreta, Juan José

Iruña, 04/11/1946

Olioa mihisean

250 x 372 cm

Aquerreta (eskuineko beheko angelua)

1990-1991

02/69

2002an eskuratua

  • Apolo barneliluratua (Heraklitoren hilobirako frisoa) lanean, mundu greziarrari buruz egiten duen erreferentzia ageri-agerikoa da irudiaren hieratismo frontalean, eta eskultura arkaikoaren kanona dakarkigu gogora. Gainera, errepikatu egiten denez, nolabaiteko frisoa sortzen da, eta, bertan, fintasun lineal handiko lau biluzi azaltzen dira. Biltzeko paperean ikatzziriz egindako marrazkiaren antza duenez, lan bakuna dela dirudien arren, materia piktorikoaren tratamendu konplexua ezkutatzen du, eta pintzelaren arrastoa desagerrarazi arte eta fresko-pinturatik hurbil dagoen itxura lortu arte araztuta dago. Prozesu teknikoa Antonio López margolariak irakatsi zion, Madrilen eduki zituen irakasleetakoa izan baitzen. Aquerretak berak honelaxe azaltzen du prozesua: "era berean, pintura laua erabiltzen ere ikasi nuen berarekin (berak egunkari-orrien bidez lisatzen irakatsi zidan, eta, nik dena ukitzeko joera daukadanez, geruza lisatu ondoren, koipegabetzen uzten nuen bolada batez eta hatz-mamiaz leuntzen nuen)". (Marta García Maruri)

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 102-103, n° cat. 42.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 166-167.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 166-167.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 166-167, n° cat. 92b.
  • Figurados, figuraciones, figurantes : estar o (tal vez) soñar [Cat. exp.]. [Bilbao], Iberdrola, 2015. pp. 14, 16, 40, 42-43, 202, sin n° cat.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 529.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433, il.