Albarelo - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Albarelo – 82/1448

Alfar de Manises. XV. mendea

Valentzia

Erreflexu metalikozko zeramika

28,5 cm (altuera) 9,5 cm (ahoaren diametroa) 11 cm (oinarriaren diametroa)

c. 1416-1460

82/1448

1961ean eskuratua

Profila estutu egiten da goiko karenaren ondoan, errenazimenduari berezkoa zaion ideia ergonomikoa (eskuz heltzeko) ahalbidetuz.

Zerrenda horizontaletan dago apainduta, hostoak urre kolorekoak eta urdinak, txandaka. Dekorazio mota hori oso arrakastatsua izan zen, eta Frantziako hegoaldean zabalkunde handia izan zuen XVI. mendearen erdialdera arte.

Bibliografia hautatuta

  • Coll Conesa, Jaime. "La Loza Dorada de Manises en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1990 : asterlanak, albistak = anuario 1990 : estudios, crónicas. 1991. p. 43.
  • Valencia-Vlaanderen : Middeleeuwse ceramiek = València-Flandes : cerámica medieval [Cat. exp.]. Valencia, Generalitat Valenciana, 1997. pp. 172-173.