Akelarre - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Akelarre

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Haritza

299,4 x 85 x 39,5 cm

1972

08/242

Artistaren dohaintza 2008an

Euskal esaera zahar batek honelaxe dio: "Izena duen guztia omen da". Sineskeriak amarrukeria bilakatzen dira. Basterretxeak, batzuetan, barrokismoz apaintzen du bere artea, eta obra honetan argi ikusten da hori. Barrokismoa agertzeaz gain, itxura zaharkitua duen obra da hau, indarkeria eta zakartasun handikoa, eta kutsu tribal indartsua duena. Lan hau multzo osoko obrarik basatienetakoa da eta, era berean, itxura zaharkituena duen obretako bat. Azaletik begiratuta, ez du egiturarik, eta, hortaz, "formarik gabekoa" (edo zitala) denaren kategorian sartuko genuke. Hitz horiek, batez ere lehenengoa, Georges Batailleren estetikatik eta obratik jaso ditugu. "Formarik gabea", bereizketa gisa, forma-mota bat edo forma txarra kategorian sailkatzeko modu bat da. Formless: a User's Guide (1997) izeneko saiakeran, Yve-Alain Boisek eta Rosalind Kraussek modernismoaren historia jakin bat kritikatu zuten; Bataillek erabili zuen "formarik gabekoa" kontzeptua jaso zuten, eta begirada haustearen metafora edo kontzeptu gisa baliatu zuten. Batailleren Les Larmes d'Éros (Erosen malkoak) liburuan, batera agertzen dira heriotza eta sexu-irrika edo begiradaren erotismoa: gorputz elbarri bati egindako argazkiek aditzera ematen duten muturreko indarkeria (lingchi) eta sexualitatearen bestelako "mamu" horiek. Akelarre honek horrelako zerbait irudika lezake, zulatutako gorpuztasunaren mota bat. Ikuspegi psikoanalitikotik egindako interpretazioek hemen azaldu behar dute. Lan honetan, artistaren obran sekula azaldu ez diren moduan agertzen dira batera milaka urteko ikara, plazer orgiastikoa eta formaren indarkeria zitala. Pieza hau organismoaren metafora edo biología modura ere ikus dezakegu: osagai organikoak eta biziak barruan dituen eztarri luze baten gisa. Hiru metroko garaiera duen enbor honetan hustutako hutsunea edo sakonunea, hitzez hitz, aizkorakada zabaldu da. Zurak kapsulan sartzen du gauza bizi eta adierazkor hori. Haritzenbor bat hustu ondoren, beste gauza baten hondakinak edo hezurrak sartu dira barnera: keinuaren adierazkortasuna dugu agerian, Serie Kosmogonikoa heriotzaren irrika gisa. (Peio Aguirre, 2008)

Bibliografia hautatuta

  • Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 61.
  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 52-55, 77, sin n° cat.
  • Reguera, Galder. "Centenario del Museo de Bellas Artes de Bilbao", Arketypo : revista de arte, arquitectura y diseño vasco, n° 13. 2009. p. 143.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 16-17, 124, n° cat. 16.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.