Abanikodun dama - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Abanikodun dama

Fernando

Bilbao, 28/10/1895 - Bilbao, 26/01/1952

Olioa mihisean

170,5 x 95 cm

FERNANDO (eskuineko beheko angelua), Fernando (atzealdea)

1924

82/2302

Bilboko Arte Ederren Museoa

Haurtzaroa Bilbon eman ondoren, 1910. urtearen inguruan familiarekin emigratu zuen Buenos Airesera. Sei urte geroago, nolabaiteko prestakuntza piktorikoa zeukala, Bizkaiko hiriburura itzuli zen. Orduan, artista izan nahi zuela adierazi zuen. 1916ko urte hartan bertan, Euskal Artisten Elkarteko kide egin zen, eta banan-banako lehen erakusketa egin zuen elkarteko egoitzan. Hogeita hamazazpi lan haietan, bere etapa interesgarrienean nagusi izan ziren ezaugarri tematiko eta estilistikoak agertu ziren. Etapa horrek, hain zuzen ere, hamarkada bat iraun zuen. Orduan, jatorri andaluziar eta ekialdetarreko gai exotikoak gustuko zituela nabarmendu zuen, eta Parisko kosmopolitismoarekin nahastu zuen, Anglada Camarasaren pinturaren eraginpean.

Hori guztiori Euskal Artisten Elkarteko lokaletan (1917an eta 1918an) edo Madrileko Lacoste Aretoan (1918an) egindako hurrengo erakusketetan jarri zuen ikusgai, harik eta 1924. urtean bere ibilbidea laburbildu zuen lan paradigmatikoa iritsi zen arte: Abanikodun dama sinbolista. Urte horretako Erakusketa Nazionalean aurkeztu zuen, eta, bertan, art deco emakume dotorea agertzen da. Lumazko abanikoari buruaren alboan eusten dionean, badirudi hegazti exotiko bilakatzen dela. Lorategiko berde eta bioleten harmoniak eta soinekoaren zilar-koloreko distirak bere olioetan ohikoa zen kromatismoaren adibide onak dira.

Euskal Artisten Elkarteak 1927an egin zuen beste erakusketa batetik aurrera, Fernando, gogotsu, motibo berriak erabiltzen hasi zela ikusi ahal izan zen. Hori dela eta, natura hil koloristak eta Bizkaiko zein Gipuzkoako paisaiak margotu zituen, batez ere. Harrezkero, bi genero horiek behin eta berriro agertu ziren bere lanetan. Bertan, ordea, oso-oso nabariak ziren marrazketan eta kolorean egiten zituen akatsak eta aurreko lanetako gaien graziak barkatzen zituen hutsegiteak. Hori horrela izanik ere, erakusketa gehiago egin zituen Madrilen eta Bilbon.

Horiek horrela, Fernando Paris modernoko, bertako kabaretetako, kanta-kafetegietako, Errusiako eta Andaluziako baletetako eta gaueko emakumeen bizitza libertinoko margolari bihurtu zen. Emakume horiek, hain zuzen ere, bere margolanetako erabateko protagonistak izan ziren ia-ia epealdi horretan zehar. Emakumeen eredu berria zen, eta begirada galdu bezain malenkoniatsua (batzuetan) zeukaten emakume misteriotsu horiek Babilonia berriko Salome modernoak zirela zirudien.

Hori guztiori Euskal Artisten Elkarteko lokaletan (1917an eta 1918an) edo Madrileko Lacoste Aretoan (1918an) egindako hurrengo erakusketetan jarri zuen ikusgai, harik eta 1924. urtean bere ibilbidea laburbildu zuen lan paradigmatikoa iritsi zen arte: Abanikodun dama sinbolista. Urte horretako Erakusketa Nazionalean aurkeztu zuen, eta, bertan, art deco emakume dotorea agertzen da. Lumazko abanikoari buruaren alboan eusten dionean, badirudi hegazti exotiko bilakatzen dela. Lorategiko berde eta bioleten harmoniak eta soinekoaren zilar-koloreko distirak bere olioetan ohikoa zen kromatismoaren adibide onak dira. [Mikel Lertxundi]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 168. (Con el título La dama del abanico).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 122, 126.
  • Pérez Rojas, Francisco Javier. La ciudad placentera : noche y día de la vida moderna [Cat. exp.]. Sevilla, Fundación El Monte, 2005. p. 283, n° cat. 98.
  • A cidade pracenteira : da verbena ao cabaré [Cat. exp.]. A Coruña, Museo de Belas Artes, 2006.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 103.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 103.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 103, n° cat. 51.