82031 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

82031

Nagel, Andrés

Donostia, 15/08/1947

Olioa, poliesterra eta beira-zuntzean

180,5 x 109,5 x 67,7 cm

1982

82/302

1982an eskuratua

Obra honek eguneroko elementuak alegiazko ikuspegiekin elkartzen ditu estetika tratamenduak irrigarri edo zentzugabe, edo dramatiko zehaztugabe bilakatzen dituen ekintzak irudikatzeko, baina hunkigarriak eta artegagarriak betiere.

Material ugari eta aurrez dauden objektuak erabiltzen ditu obra prestatzeko -potoak, sokak, plastikozko zatiak, neoizko hodiak, altzariak- artistak zatika eraikitako giza irudiekin batera -beirazko zuntzean, alanbrezko bilbearen gainean, erraz moldatzeko modukoa, eta gero polikromatua- eta arte pop ekartzen dute gogora oinarrizko erreferentzia gisa, baina hori baino gehiago esan daiteke hainbat egoera, espresio, elkartzen dituen figurazioa dela, patetismoa, malenkonia, izugarrikeria, umorea eta larritasuna, besteak beste.

Kasu zehatz honetan umore tratamendu oso satirikoa sortzen da, eta polikromia ohikoa baino argiagoa da, ingerada garbiagoarekin.

George Segal-en edo Larry Rivers-en instalazioen eta erliebeen eragina dute bere obra guztiek, baina baita originaltasun handia ere, eta komikiaren, kartelgintzaren, karikaturaren eta publizitatearen erreferentzia zinematografikoak ere baditu.

Nagel-ek forma berriak sartu zituen euskal artearen barnean, eta herriaren errealitatearen ikuspegi berria batez ere. Horren harira, ez dabil Vicente Ameztoyrengandik oso urrun, obraren bat egin baitzuen harekin batean. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Andrés de Nagel [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, Dirección General de Bellas Artes y Archivos, 1983. p. 42, n° cat. 16.
  • Lucie-Smith, Edward. Andres Nagel. New York, Rizzoli, 1992. pp. 36, 45, il.
  • Andrés Nagel : 1974-1995 [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1995. n° cat. 6.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 174-175.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 174-175.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 174-175, n° cat. 96b.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 424, 429.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 172-173, n° cat. 97.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 340.