Aretoetako ibilbidea. Azken dohaintzak eta eskuratzeak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

17-02-21

 


Azken dohaintzak eta eskuratzeak dauden aretoetako ibilbidea
  
  Museoko aretoetan egiteko ibilbide berria aurkezten dizuegu, 2020ko bigarren seihilekoan museoaren bilduman sartu diren dohaintza eta eskuratzeak ikus ditzazuen. Obra horien artean daude, besteak beste, Museoaren Lagunen ekarpenei esker eskuratutako lanak; horien bidez, antzinako pinturaren funtsa eta grabatu eta paper gaineko artearen funtsa aberastu dira batez ere. Gustave Doré pintore, eskultore eta ilustratzaile frantziarraren mihise ikaragarria nabarmentzen da atal horretan.
Gainera, jasotako dohaintzen artean, azpimarragarria da Jorge de Barandiaránen oroimenez egindakoa. Oroigarri artistikoen bi album dira, eta Bilboko Lúzaro galeriako erakusketetan parte hartu zuten artista garrantzitsuenen 67 original biltzen dituzte. Hain zuzen ere, Barandiaránek eta Asís Aznarrek zuzendu zuten galeria hori, 1970eko hamarkadan.  
Bestalde, arte garaikideko lanak eskuratzeko programari dagokionez, bideoak, soinu-obrak, instalazioak eta eskulturak eskuratu dira, besteak beste, Itziar Okariz, Ana Laura Aláez, Josu Bilbao eta Ibon Aranberrirenak.  
Lan horiek eskuratzearen xedea izan da, batetik, museoaren bildumako gaur egungo ibilbidea osatu eta sakontzea, eta, bestetik, haren ikuspegi historikoa zabaltzea, orain arte museoan ordezkaritza txikia izan duten praktika artistikoak sartuta, adibidez.  
Deskarga itzazu ibilbidea eta lanei buruzko azalpen labur batzuk, edo eskatu museoko txarteldegian.