Erosi: "Eduardo Arroyo. Le retour des croisades". Bilboko Arte Ederren Museoaren

Eduardo Arroyo. Le retour des croisades

Europako margolaritza hirurogeiko hamarkadaren inguruan berritu zuen figurazio narratiboaren ordezkari behinenetakotzat hartua, Eduardo Arroyo (Madril, 1937) erreferentzia literarioz eta autobiografikoz betetako obra baten jabe da, umorea, kritika politiko eta soziala, eta kultura bisualarekiko lilura batzen dituena. Literatura izan zuen lehen bokazioa, eta, margolaria eta eskultorea izateaz gain, ibilbide emankorra egin du marrazkilari, eszenografo, ilustratzaile, kartelen diseinatzaile eta grabatzaile gisa.

Azken obretan bere pasio literario eta artistikoak bridarik gabe aske utzi dituen arren, eta pertsonaia batzuetan errealen eta zenbaitetan alegiazkoen erretratu galeria aparta osatu duen arren (Dante, Don Juan Tenorio, Cyrano de Bergerac, Balzac, Van Gogh, Joyce, Orson Welles), haren sortzaile ibilbidea beti egon da XX. mendearen erdialdeko Europako zein Espainiako historiaren gorabehera politiko eta kulturalen eraginpean, eta ez du inoiz zalantzarik izan horiek bere lan artistikorako material gisa erabiltzeko.

  • Egilea: Olivier Kaeppelin; Eduardo Arroyo; Félix de Azúa; Fabienne Di Rocco
  • ISBN: 978-84-96763-79-1
  • Argitaratze-data: 2017-12-02
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Neurriak: 23 x 31 cm
  • Koadernaketa: Azal arrunta
  • Orrialde kopurua: 164
  • Ilustrazio kopurua: 68 (color) 10 (BN)
40%

15,00

+
40%